Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Jose Mari Larrañaga zendu da
Atzo utzi gintuen Jose Mari Larrañaga Bolinagak, 82 urte zituela. Eskoriatzan (Gipuzkoa) jaiotakoa, Jose Marik lotura handia izan zuen bere bizitza osoan Arrasateko Kooperatiba Esperientziarekin. Izan ere, hainbat kooperatibatan lan egin zuen, Fagor Ederlanen edo Fagor Elektronikan, besteak beste, eta bere ibilbide profesionalean beti egon zen kudeaketa sozialeko sailekin lotuta. Ondoren, 80ko hamarkadaren erdialdean, etapa berri bati ekin zion ireki berri zen Ikasbide zentroan – gaur egun Otalora –, prestakuntza eta zabalkunde kooperatiboko gaiak kudeatuz. Era berean, aldizkari honen kolaboratzaile handia izan zen, "Aula Cooperativa" atalaren bitartez egindako ekarpenekin. Ikastolen munduari egindako ekarpena ere oso garrantzitsua izan zen.
Jose Mari beti zegoen laguntzeko prest, eta besteekin enpatizatzeko izaera berezia zuen. Irakurle handia zen, baita idazlea ere, eta erretiroa hartu ondoren ere hezkuntzaren bidetik jarraitu zuen, "lankidetzari" buruzko hitzaldi eta solasaldi ugarirekin.
Irakurle handia zen, baita idazlea ere, eta erretiroa hartu ondoren ere hezkuntzaren bidetik jarraitu zuen, "lankidetzari" buruzko hitzaldi eta solasaldi ugarirekin
Kirolari handia ere izan zen, iraupen luzekoa, eta gure bailarako atleten artean beti zegoen bera. Indar fisiko handikoa zen eta bere estilo bereziarekin, askotan egin zituen, besteak beste, Donostiako maratoia eta baita Behobia Donostia ere.
"Bere" aldizkaria izan zen TU Lankide osatzen dugun guztiok besarkada handia bidali nahi diogu bere familiari. Hileta elizkizuna datorren asteartean, hilaren 26an, egingo da, 19:00etan, Arrasateko San Juan Bautista parrokian.
Goian bego Jose Mari!