Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Jardunaldia: "Proiektu partekatua eraikitzeko bidea egiten"
MIK ikerketa zentroa, ASLE eta Debagoieneko Mankomunitatea dira jardunaldiaren antolatzaileak, datorren apirilaren 25ean egingo dena Oñatin.
Erakunde horiek elkarlanean, Gipuzkoako erakunde sozioenpresarialen kudeaketan pertsonen partehartzea handitzeko lan-lerro bat bultzatzen ari dira. Programa horren baitan jardunaldi hau antolatu dute Proiektu Partekatua kontzeptuaren gainean gogoeta egiteko, berau eratzeko beharrezko elementuei buruz hausnartzeko eta erakundeetan benetako ezarpena lortzeko gakoei buruz sakontzeko.
Nori zuzenduta:
Beren erakundeetan eraldaketa prozesuak gauzatzen ari diren, edo proiektu partekatu bat eraikitzeko asmotan dabiltzan zuzendari edo gerenteei.
Data: apirilak 25, astelehena.
Ordua: 9:00 – 14:00
Tokia: MU- Enpresagintza Fakultatea. Oñati
Programa:
- Proiektuaren aurkezpena eta jardunaldiaren hasiera
- Proiektu partekatua: garatzeko kontuan hartu beharreko kontzeptuak
- Hitzaldia: :“Hacia la evolución empresarial: claves de la nueva cultura de los negocios”– Adolfo Jarrin
- Partehartze-dinamikak.
- Lunch-a
Izenematea: