Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
"Ilusio ponpak" enpresa munduari energia positiboa bidaltzeko
Ilusio ponpak 2012 urtean sortu zuen Lea Artibai Ikastetxeak krisi ekonomikoak sortutako egoeraren aurrean adituen ikuspegi eraikitzaile eta baikor bat emateko asmoz. Jardunaldia eskualdeko profesionalen artean nahitaezko hitzordu bihurtu da eta urtero ehun pertsona baino gehiagok parte hartzen dute. Elsa Punset idazle eta filosofo ezaguna, Emilio Duro coach eta enpresaria eta lau aldiz txapeldun paraolinpikoa den David Casinosen aurkezpenak entzuteko aukera egon izan da aurreko ediziotan.
Urtarrilaren 22an izan zen jardunaldian, berriz, Miguel Blanco 3M Iberiako produktu berrien merkaturatze burua, Danel AlberdiCoach & Play bazkide sortzailea eta More magoa hizlari, aurkezle, enpresari eta irakaslearen esperientziak ezagutzeko aukera izan zen.


