Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Hezkuntza Zientzietan graduaturiko 216 ikasleek diploma jaso dute
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZIk) bi kanpus ditu, Eskoriatzan eta Aretxabaletan. Eskoriatzan Hezkuntza Zientziak eta Aretxabaletan Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua eskaintzen da.
Ekainaren 14an diploma banaketa ekitaldia egin zuten, graduatu diren 216 ikasleei dagokien diplomak banatzeko. Zehazki, 2012/2013 ikasturtean Hezkuntza Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan titulua lortu duten ikasleek jaso zuten diploma. Ikasle hauek dira, Bolonia Planeko eskakizunetara egokituriko Ikasketa Plan berrian graduatutako lehen promoziokoak: 27 ikasle Ikus-entzunezko Komunikaziokoak eta 189 Hezkuntza Zientzietan graduatutakoak (96 Lehen Hezkuntzan eta 93 Haur Hezkuntzan).
Diploma-banaketa Arrasateko Amaia Antzokian egin zen, eta Humanitateen Fakultateko dekanoa den Nekane Arratibelek inauguratuko duen ekitaldi-akademikoa.
Diplomak banatzeko ekitaldian, Humanitateen Fakultateko irakasle Joxe Aranzabalek “Etorkizunarekin bueltaka” izeneko hitzaldia eskaini zuen.
