Ikerlan Basque Industry 4.0 Meeting Point kongresuan izango da

Azaroaren 20an eta 21ean, digitalizazio eta zibersegurtasun industrialean duen potentziala erakutsiko du.
Card image cap
2019/11/19

Basque Industry 4.0 Meeting Point kongresua Bilbao Exhibition Centren egingo da azaroaren 20an eta 21ean eta, bertan, IKERLAN euskal zentro teknologikoa izango da digitalizazioan eta zibersegurtasun industrialean aplikatzen diren azken teknologien berri ematen.

Soluzioak komunikazio teknologietan

Arrasateko erakundeak bere leku propioa izango du BRTA (Basque Research and Technology Alliance) zientzia eta teknologia arloko euskal partzuergoaren standaren barruan. Kongresuan IKERLANek industria inguruetan aplikatzekoak diren wireless izeneko komunikazio teknologietan oinarrituta dituen soluzioak erakutsiko ditu.

Zehazki esateko, IKERLANek Time Sensitive Network (TSN) erakusgailua aurkeztuko du. Haririk gabeko komunikazio teknologia horrek hainbat sistema elkarrekin konektatzea ahalbidetzen du zenbait baldintza beteta, eta hori orain arte bakarrik haridun soluzioekin egin ahal zen.

IKERLANeko ikertzaile Iñaki Valek ziurtatu duenez, “IKERLANen TSN soluzioak hainbat tokitan banatutako kontrol sistemak haririk gabe inplementatzea ahalbidetzen du, denbora errealean eta fidagarritasun handiarekin industria inguruetan eta, horrek, saihestu egiten ditu hariak instalatzea eta horrekin lotutako kostuak eta arazoak (pisu baldintzak, espazioa, konexio akatsak, etab.)”.

Gainera, komunikazio teknologien esparruan IKERLANek izango duen parte hartzea osatzeko, Jose Ramon Juarezek ponentzia bat aurkeztuko du 5G teknologiei eta haririk gabeko komunikazioei eskainitako atalean.

Erreferente digitalizazioan eta zibersegurtasun industrialean

Industria arloan haririk gabeko komunikazioetan dituen gaitasunez gain, IKERLANek digitalizazio eta zibersegurtasun industrialaren eremuan duen potentziala ere erakutsiko du.

Horren adibide gisa, zentro teknologikoak IKERLAN KONNEKT plataforma digitalaren gaitasunak erakutsiko ditu kongresuan. Plataforma hori digitalizazio industrialarentzako soluzio aurreratuen multzoa da, enpresa bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen dena eta bere prozesuak optimizatu ahal izateko behar diren osagai guztiak eskaintzen dituena, bere produktuetan oinarritutako balio handiko zerbitzuak emateko, datuak erabilgarri izanik eta horiek masiboki ustiatuz.

Gainera, IKERLANek parte hartuko du big data arkitekturei eta loT teknologiei eskainitako teknologia gelan ere.  Gela horretan, Ángel Conde ikertzaileak Evolución hacia las plataformas de datos modernas , el Edge-to-Cloud continuum izeneko hitzaldia emango du eta Félix Martínezek, berriz, aurkezpena egingo du aktibo industrialen bizitza erabilgarria fidagarriagoa eta luzeagoa izan dadin biki digitalen erabilpenean dauden azken joeren berri emateko.

Zibersegurtasun industrialaren esparruan, IKERLAN Basque Cybersecurity Centre (BCSC) erakundeko eragile aktiboa da eta, bertan, orain dela gutxi laborategi bereziak inauguratu ditu. Esparru hori izango da, bada, IKERLANek kongresuan izango duen parte hartzearen beste ardatz garrantzitsuetako bat. Zehazki esateko eta zibersegurtasun industrialari buruzko ponentzien egitarauaren barruan, David Gonzalez ikertzaileak Cybersecurity Product Certification for Industrial Connected Devices izeneko ponentzia aurkeztuko du, eta bertan azalduko ditu konektatutako produktu industrialetan ziurtagiria lortzeko zeintzuk diren dauden gako garrantzitsuenak.

Ikerketa zentro teknologikoa