TUlankide MONDRAGON

IKERLANek Genero Berdintasunerako Batzordea eratu du

2019/03/07

Berdintasunaren gaineko gogoeta egiteko eta alor horretako ekimen zehatzak garatzeko sortu da batzordea, eta kooperatibaren organo eta kolektibo guztien ordezkariek parte hartuko dute bertan.
IKERLANek Genero Berdintasunerako Batzordea eratu du

IKERLANek Genero Berdintasuneko Batzordea sortu du, lantokian berdintasuneko politiken alorrean proiektu zehatzak identifikatu, proposatu eta bultzatzea ahalbidetuko duten ikerketa eta gogoeta ekimenak garatzeko. Kooperatibaren organo eta kolektibo guztien ordezkariak egongo dira batzordearen barruan, kolektiboaren ikuspegi osoa edukitzeko nahiari erantzuteko. 

Batzordearen operatibari dagokionez, taldeak bi hilean behin bilerak egingo ditu eta bere gestio plan propioa edukiko du. 

Lehen erronka moduan, aukera berdintasunaren kontzeptua balioestea ezarri du batzordeak, IKERLANen funtsa markatzen baitu  duela urtea askotatik. Ildo berean, saiatuko da funts hori gizarteari transmititzen eta mezua indartzen kontratazio berriei begira. Zuzendaritza honetako lehen ekintza moduan, “Pertsonen arloan genero ikuspegia ezarri dugu jada kontratazio prozesu guztietan", adierazi du Nerea Butaranek, Pertsonen alorreko arduradunak eta Genero Berdintasuneko Batzordeko koordinatzaileak.

Genero Berdintasuneko Batzordea sortzeaz gain, IKERLAN aktiboki parte hartzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren GipuzkoaLab esperientzia pilotuen laborategian, Gipuzkoa gizartearen, ekonomiaren, generoaren eta hizkuntzaren aldetik desberdintasunik txikiena duten Europako lurraldeetako bat bihurtzeko asmoarekin.

Eguraldia
Asteartea 17 Min: 15
Max: 28
Asteazkena 18 Min: 15
Max: 25
Osteguna 19 Min: 12
Max: 26
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak