Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
HUHEZINEMA Online edizioak marka guztiak hautsi ditu
Huhezinemaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete egunotan film laburren lehiaketaren zuzenekoak jarraitu dituzten ehunka lagunei eta, era berean, parte-hartzaile guztiei, "etxetik sari banaketa ekitaldia jarraitu dutenei eta aurtengo edizio berezian parte-hartu dutenei eskerrak eman behar dizkiegu". Era berean, eskertza zerrenda luze honetan ezin ahaztu babesle eta kolaboratzaileak. "Izan ere, sekulako aldaketak egin behar izan ditugu aurten, eta hala ere, babesle eta kolaboratzaile nagusiak gure alboan izan ditugu, betiere laguntzeko prest", adierazi dute Huhezinemako hamairugarren edizioko antolatzaileek.
Krisi egoerari egokituta
Huhezinemak oso bizirik dirau, eta datorren hilabetean, streaming bidezko 'Filmin' plataformaren bitartez ikusi ahal izango dira aurtengo film labur onenak. Era berean, datozen egunotan, zozketak eta bestelako ekintzak egiten jarraituko dute.
Sarituen zerrenda
Sekzio ofizialean, Huhezinema saria finalista guztientzat izan da. Euskarazko film labur onena berriz, Goiena saria, Kresala filmarentzat izan da, June Lakarena. Mundukide saria El Infierno film laburrak eskuratu du, Raul de la Fuente zuzendariarena.
Vertigo saria, Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epai-mahaiak eskaintzen duena, Iñaki Tenaren Pepita-rentzat izan da, eta film labur horrek eskuratu du publikoaren saria ere. La Horrorosa saria berriz, bildurrezko eta fantasiazko film labur onena, Mikel Carrillo-ren Idoia film-arentzat izan da. Mikelek Donostiako fantasiazko eta beldurrezko festibalerako bi sarrera eskuratu ditu.
Mondragon Unibertsitateko ikasleen saria, berriz, TUa laburmetraiarentzat izan da, Ane Miren Nafarratek eta Uxue Botasek zuzendutakoa. Dokumental onena Pablo Anzaren Bizilagun film laburrak eskuratu du eta argazki onena Ogehita4 enpresarentzat izan da. Ikuslearen saria Ihesik eskuratu du, Jon Lozanorena, eta bukatzeko, kartelik onena Lara Gonzalez-ena izan da.