Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Higinio Etxabe hil da
91 urte zituela zendu zen Higinio Etxabe pasa den larunbatean. Aretxabaletako Arkarazo auzoko Mendibitzu baserriko Benita Leterekin ezkonduta, lau semeren aita zen, eta Mendiolako abade etxean bizi izan da azken 45 urtean.
Elkartasun giroan hazitakoa, gizon jatorra eta apala, langile amorratua, kooperatibista petoa eta pertsona arduratsua zen Higinio
Marianistekin 13 urte eta gero San Viatorren beste urtebete eskolatu zen. Azben hasi zen lanean, bertan 11 urte eginez, eta ondoren Fundiciones Esteibar sortu zuen beste lagun batzukin batera. Enpresa hau, Comet eta Ulgorreko orduko galdategia bat eginda Ederlan sortu zuten 1963an, Arizmendiarrietaren bultzadaz. Bertan hartu zuen erretirua 1994ko urtarrilean.
Elkartasun giroan hazitakoa, gizon jatorra eta apala, langile amorratua, kooperatibista petoa eta pertsona arduratsua zen Higinio. Mendiola auzoan (Eskoriatza) bizilekua edukita, Aretxabaletako kaleetan sarri ibiltzen zen, erosketak egiten, eta majo konpontzen zen honekin eta harekin solasaldietan eta kontu kontari. Bizimodu gogorra bizi izandakoa, baina beti ilusioz eta eta gogoz jakin izan du bizitzari aurre egiten.
Goian bego Higinio eta besarkada estu bat bere familiari!
Azken agurreko elizkizuna gaur egingo da Aretxabaletan, Jasokundeko Ama parroki elizan, 19:00etan.