Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
"Gure giza taldea funtsezkoa izan da une bakoitzean urduritasuna eta nahasmena gainditzeko"
EROSKIk egokitu egin behar izan du bere zerbitzua koronabirusak eragindako pandemiaren hasieratik. "Urduritasun eta nahasmen une asko bizi izan ditugu, eta neurri inprobisatuak hartu behar izan ditugu, batez ere denden hornidura eta bertan lan egiten duten pertsonen eta kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko".
Pertsonen kemena
Iñigok eta Rosak argi dute giza taldearen indarra izan dela behar bakoitzari erantzun egokia emateko oinarria." Talde trinko gisa funtzionatu dugu, eta une zailetan asko hazi da".
Lan berezia egin dute denda bakoitzaren lehen lerroan lan egiten dutenek: kutxan, produktuak berrezartzen... Eta aipamen berezia jaso dute Elorrioko egoitza nagusiko 600 pertsona horiek ere, dena utzi eta denden lana babestu dutenak, une bakoitzean behar zena eginez. Gainera, beste kooperatiba batzuetan lana egiten duten 70 pertsonak baino gehiagok ere lagundu dute dendetan.
Amaitzeko, biek eskerrak eman nahi dizkiote EROSKI osatzen duen taldeari, prozesu honetan izan duen erantzunagatik.