Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Goi Eskola Politeknikoak diplomak banatu dizkie 363 ikasleei
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak aurreko ikasturtean ikasketak burutu zituzten 363 egresaturi graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak banatu zizkien Donostian ospatu zen ekitaldian. Guztira, 235 graduatuk, 116 master-tituludunek eta 13 doktorek jaso zuten diploma. Ekitaldia Donostiako Kursaalen ospatu zen eta bertan izan ziren, besteak beste: Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria Carlos Garcia eta Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoa Nekane Errasti. Gainera, DMP Aero enpresako zuzendaria den Alicia Gomezek hitzaldia eskaini zuen.
Horrez gain, diplomak banatzen izan ziren: Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea; Luis Intxauspe, Hernaniko alkatea; Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea; eta Juan Maria Palencia, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lehendakaria.
Ekitaldia
Ekitaldia 18:00etatik 20:00etara bitartean egin zen eta Miren Murgiondo Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak egin zituen aurkezpen-lanak. Carlos Garciak eta Nekane Errastik ongietorria egin ondoren, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreari eman zioten hitza.
Gero doktoreei eta masterreko tituludunei eman zieten lehenik diplomak, eta gero Alicia Gomezek hitzaldia eskaini zuen. Haren ostean, berriz, graduko tituludunei diplomak emateko txanda etorri zen.
Ekitaldiari amaiera emateko, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak hitz egin zuen eta musika-emanaldia ere egon zen.
Ekitaldiaren argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/mondragonunibertsitatea_mgep/albums/72157704184450092