Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Geyserren Bergarako pabiloia eskuratu du Fagor Ederlanek
Fagor Ederlanek errentan hartu du Geyserren orubea, Bergarako San Juan industrialdean, erosteko eskubidearekin. Ederlanek presio txikiko aluminioaren negozioa eramango du Bergarako lantegira. Orain arte, CNA (lehen Fagor Etxetresnak) dabil Geyserren pabiloian.Litekeena da CNAk 2016ko ekainean Garagartzako lantokira eramatea produkzioa.
Fagor Ederlanen plan estrategikoan aurreikusten zen presio txikiko aluminioaren negozioa handitzea. Hazkunde horren ondorioz behar berriak sortu zaizkio Ederlani, eta behar horiei erantzuteko eskuratu du Geyserren lantegia. Presio txikiko aluminioaren ekoizpena Arrasaten dauka gaur egun Fagor Ederlanek.
2017an hasiko dira Geyserren
Kooperatibak esan duenez, 2017a baino lehen behintzat, ez dira Geyserren lanean hasiko. Denborak esango du Arrasateko produkzio osoa Bergarara eramango duen edo bi lekuetan jardungo duen; eta era berean, gaur egungo lantaldearekin egingo duen produkzio berria edo langile gehiago behar izango dituen. Ederlaneko iturrien arabera, seguru asko, langile berri batzuk behar izango ditu.
Iturria: goiena.eus / elkarbide