Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Garapen programek Berrikuntza Irekiko Plataformatan izango dute oinarria
2030 Agendak, nazioetan aldaketa eraldatzailea eta garapena bultzatzeko ikuspegi berria eskatzen du. Izan ere, egungo erronken konplexutasun mailak, aldaketa demografiko eta urbanizazio prozesu handiek, klima- aldaketa, ezberdintasun sozialak,... agerian utzi dute egungo aldaketa sistemikoak, erronka integralak direla eta beraz, aldebakarreko esfortzuak ez ezik, jakintza- alor anitzeko abordatzea behar dutela. Ondorioz, proiektu linealen ikuspegia, motz gelditzen da.
Testuinguru horretan, plataforma-ereduak proposamen berritzaileak dira: proiektuetan oinarritutako garapen programa tradizionaletatik aldenduta, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzeko ezinbestekoak diren aldaketei aurre egiteko ikuspegi berriak onartzen baitituzte. Hala, nahiz eta sektore publikoan zein garapen- agentzietan bere aplikazioak hasiberriak diren, plataformak, garapen iraunkorreko eta eskala handiagoko eredu berritzaileak aplikatzeko hautabidea direla frogatu dute.
Hala, gogoeta horietatik abiatuta, garapen agentzia, sektore pribatu, tokiko komunitate, bazkide zein inbertsiogileengan plataforman aritzeak dakartzan ondorioak jorratu zituzten bertaratutakoek.
Eztabaida aberasteko, La Caixa Fundazioak (Agirre Lehendakaria Centerren aholkularitzaz baliotuta) Perun, Mozambiken eta Indian garatzen ari diren esperientziak aurkeztu zituen. Bestalde ere, MONDRAGONeko esperientzian oinarritua, LKS Next- Alecop eta ALCk Kolonbian, FARC gerrilaren gizarte zibilerako itzuleran laguntzeko proiektu kooperatiboa aurkeztu zuten. Bestetik ere, plataforma ikuspegia barne hartzen duten GNBPen beste hainbat esperientzia ezagutzera eman ziren.
LKS Next-eko Carlos Barandiaran
Tailerrak hainbat aditu bildu zituen, GNBPeko Milica Begovic eta Josep d'Cruz, La Caixa Fundazioko Ariadna Bardolet eta Marta Solsona, Agirre Lehendakaria Centerreko
Gorka Espiau, Development Activities ekimeneko Kanika Verna, LKS Next-eko Carlos Barandiaran, Columbia Unibertsitateko (The Earth Institute) Joshua Fisher, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Elena Solsola eta Amerikako Garapenerako Bankuko Elena Heredero, besteak beste.