Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
FPK kooperatibari kalitatearen Q saria eman dio Jaguar Land Rover-ek
Ibilgailuen motorraren inguruan jartzen diren pieza horien egitekoa da motorraren beraren erantzun akustiko eta termikoa hobetzea, bidaiarien kabina isolatuta. Horrexegatik, hain zuzen, piezak erosotasuna areagotzen eta CO2 isuriak murrizten laguntzen du. Hornitutako piezak ondorengo ibilgailu hauetan erabiltzen dira: Range Rover, Range Rover Sport, Land Rover Discovery eta Jaguar XE.
1993az geroztik Zamudion dagoen lantegiaren bezero garrantzitsuenetako bat da Jaguar Land Rover gaur egun. Azken urteotan, hazkunde esponentziala izan du; 2014. urtean, zehazki, ekoizpena % 53 hazi zen. Hurrengo urteotan hazkunde handiagoa aurreikusten du FPK-k , pieza hori Jaguar Land Rover-en modelo gehiagotara eramanda eta portfolioa hedatuta, bai beste pieza aerodinamiko eta egiturazko batzuetara, bai Igorreko Batzen zentralean ekoitziriko automobilgintzako beste sistema batzuetara. Hori guztia lagungarria izango da Batz Taldeak 260M €-ko fakturazioa lor dezan 2018an, mundu-mailan 1.800 langile enplegatuta, horietatik 900 Euskadin.