Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Fagor Arrasatek aluminio ekoizle txinatar handienetakoaren konfiantza eskuratu du berriro
Fagor Arrasatek era honetako instalazioa bigarren aldiz hornitu dio Txinako aluminio primario eta alumina (aluminio oxidoa) ekoizlerik handienetako honi.
Lerro hau kontuan hartuta, bost dira guztira Txinan Fagor Arrasateri enkargatutako aluminio lineak. Egia esan, arrakasta eta aurrerapauso handia dela esan dezakegu, aluminioaren mundu indartsuan ebaketa eta prozesaketa lineen erreferentzia izateko estrategia sendotzeko.
Bost dira guztira Txinan Fagor Arrasateri enkargatutako aluminio lineak
Eskaera honekin, Fagor Arrasatek automobilgintzako bere ezagutza eta eskarmentua, sektore aeroespazialera eramaten jakin du, berrikuntzak sartuz. Hala nola, efizientzia energetiko altuko hutseko apiladore bat, mozketa trokel aldaketa azkarra duen zizaila bat eta automatizazio propiodun sistemarik aurreratuenak.
Fagor Arrasatek aluminioaren ebaketa eta prozesaketan duen nagusitasun teknikoa izan da bezeroak baloratu duen ezaugarria eta horregatik jarri du berriro ere konfiantza Fagor Arrasaten, produktibitate altua eskaintzen duten soluzioekin eta produktuaren kalitate estandar handienarekin.
Know how honek eta Txinan dituen erreferentziak gero eta gehiago izateak, garbi erakusten dute Txinan zabaltzeko Fagor Arrasateren apustua indartuz doala. Halaber, bertan fabrikazio eta muntaketa planta bat du, Kunshanen, Shanghaitik hurbil, eta bulegoak Shanghai eta Pekinen.