Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Fabrikazio estrategia birdefinitu du Orbeak
Helburua erdiesteko bidean, goitik behera pentsatu behar izan du Orbeak berriro fabriken eta logistikaren nondik norakoak eta erabakiak hartu behar izan dituhorietako batzuen inguruan. Horrela bada, Portugaleko plantaren muntatze gaitasuna handitzea eta bultzatzea erabaki du. Horretarako, 8.000 metro koadroko nabe berri batean inbertitu du, baita nabe horrek behar bezala funtzionatzeko instalazioetan ere. Halaber, Mallabiko ekoizpen zentroaren pertsonalizazio gaitasuna handituko du Orbeak, pinturei zein osagaien aukerei dagokienez. Horrez gain, plataforma logistikoa eta ehungintzaren arloko garapenak indartuko ditu Hong Kong-en. Little Rocken duten plataforma logistikoak ere beste bultzada bat jasoko du instalazioak eguneratzeko. Txinako lantokia itxi Aitzitik, Kunshanen duen fabrikaren jarduera 2015eko ekainaren 30ean etetea erabaki da, baina ez merkatu hartako jarduera komertzialari lotutako arrazoiengatik, hango jarduera eraldatu eta bultzatu egingo baita. "Inbertsioak berrantolatuta, zerbitzu hobea eta lehiakorragoa ematea lortuko dugula ulertzen dugu eta uste dugu palanka-efektu sendoagoa ere lortuko dugula gure betiko ezaugarri bereizgarriei dagokienez: Europan fabrikatzea, malgutasuna, pertsonalizazioa eta kalitatezko zerbitzua" adierazi dute Orbeako ordezkariek.