Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Euskararen betaurrekoak jantzita, posizio ezberdinetatik talentuari begira
Pertsonetakoak, lehendakariak, finantzatakoak, euskara batzordeetakoak… kooperatiba ezberdinetako nahiz ardura ezberdinetako begiradak uztartu dira beraz foroan.
Ekitaldiari hasiera MONDRAGONeko euskara koordinatzaile Ander Etxeberriak eman zion. Azken bi urteetan talentuaren gaia zeharka landu duela MONDRAGONeko Euskara Foroak adierazi zuen. Bere esanetan, duela bi urte euskararen ezagutza eta erabilera lantzeko Aldahitz metodologia aztertu zen. Iaz, berriz, hizkuntza teknologiak ezagutu ziren. Gaineratu duenez, “oraingoan gaia erdira ekarri eta elkarri entzunez lantzen hastea erabaki du MONDRAGONeko Euskara Batzordeak”.

Demografia, funtsezko faktorea
MONDRAGONeko talentu arduradun Maite Legarrak eman zion jarraipena ekitaldiari. Demografia alorreko aldaketak, pertsonen kudeaketarako aniztasuna, ekitatea eta inklusioa lantzeak duen garrantzia eta kooperatibek talentuaren kudeaketan dituzten erronkak eta estrategiak izan zituen hizpide. Euskararen betaurrekoak jantzi eta talentua erakartzeko eta fidelizatzeko prozesua berraztertzeko gonbita egin zien kooperatibetako ordezkariei.
Ondoren, Emunek dinamizatuta bertaratutakoek talentua eta euskararen bueltan elkarrekin hausnartzeko aukera izan zuten. Horretarako, 9 mahaitan elkartu ziren eta, elkarri entzunez, hainbat gai aztertu zituzten: euskararen begirada osoa ardura ezberdinetako ordezkariekin osatzeko beharra, ikaste prozesuaren erdigunean lantokia eta lankideak jartzeak inklusioan duen eragin positiboa, hizkuntzak kudeatzeak eta berariaz euskararenak izango diren gune eta espazioak sortzeak duen garrantzia eta euskara planetik emozio positiboak eragiteko aukerak, besteak beste.
Amaitzeko, MONDRAGONeko Euskara Batzordeak gaian sakontzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuen.
Argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72177720317829332