Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
Euskara planen erakusleihoa: COPRECI
Copreci Etxetresnen sektorerako osagaiak diseinatu, fabrikatu eta saltzen dituen kooperatiba da. 1963an sortua, gaur egun MONDRAGONeko Osagaien dibisioko kide da.
Euskara Plana duela 20 urte baino gehiago ezarri zen Coprecin eta ordutik hona ibilbide luze bezain emankorra izan du kooperatibako arlo desberdinetan.
Copreciko Euskara Batzordeko kideak, lantegiak Aretxabaletan duen egoitza nagusiaren aurrean.
Euskara planaren indarguneak:
- Langile gehienak euskara ulertzeko gai dira (%86)
- Euskararen kudeaketa egiteko egitura sendoak daude; bi batzorde nagusi daude zehaztuta, espresuki, euskararen kudeaketaz arduratzen direnak: Euskara Batzordea eta Jarraipen Batzordea.
- Organoetan, eta bereziki Kontseilu Errektorean, euskararekiko konpromisoa eta inplikazioa sendoa da.
Lorpen nagusiak:
- Euskara ere Copreciren berezko egiteko moduetan txertatuz doa; 2015az geroztik, ekipoen lanketaren bidez, hobekuntza planak lantzen dira ekipoetan.
- 2015-2017 epealdian EUSLAN proiektuan parte hartu zuen eta Zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu zuen 2017an
- 2019an Euskara Normalizatzeko Proiektuaren funtzionamendua arautzeko jarraibideen eskuliburua onartu zen
- Hizkuntza Politika txertatuta dago Gestio Sistema integratuko hainbat alorretan; besteak beste, Ekoizpen makinak kudeatzeko prozesuan, Lan arriskuen prebentzioko prozesuan eta Lankide bilerak kudeatzeko prozesuan.
Egungo erronkak:
- 2021-2024 epealdirako hausnarketa estrategikoa egitea; momentu honetan, Misioa berritzeko prozesua lantzen ari gara.
- Euskarari funtzio propioak eskaintzea
- Kolektiboaren parte hartzea eta komunikazioa bermatzeko mekanismoak ezartzea
- Jarraipena eta sistematizazioa hobetzen jarraitzea
Bizpahiru adierazle
- Elebitasun tasa (%78)
- Ahozko erabilera (%43)
- Kontratazio berrietan arauaren betetze maila (2019) %100
- Batzar Nagusiko erabilera orokorra %80 (ahoz %100)