Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua gaur Kursaalean
Aurten ehun urte beteko dira Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzatik. Hori dela eta ekitaldi ugari antolatu dira urtean zehar gauzatzen doazenak. Horien artean, berebiziko garrantzia du gaur ostirala, apirilak 17, Donostiako Kursaalean ospatuko dena. Bertan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak kontzertu bitxia eskaniko dute.
Ikusle ugari
Aurreikuspenen arabera, 1.800 pertsona bilduko dira bertan, Arizmendiarrietaren mendeurrenaren aitzakian. Gonbidatuen artean Iñigo Urkullu lehendakaria izango dira eta horrez gain, kooperatibetako lankideak, fundatzaileak, familiakoak eta euskal gizartearen ordezkaritza zabal bat.
Kontzertua arratsaldeko 8:00tan hasiko da eta programa honako hau izango da:
NÜREMBERGeko MAISU KANTARIAK (Richard Wagner)
"Obertura"
NABUCCO (Giuseppe Verdi)
"Gli arredi festivi"
MACBETH (Giuseppe Verdi)
"Patria oppressa"
CAVALLERIA RUSTICANA (Pietro Mascagni)
"lntermezzo"
"Gli aranci olezzano"
OBERTURA 1812 (Piotr llich Tchaikovsky)
"Obertura"
BASERRIA (Jesus Guridi)
"2, Ekitaldiko Preludioa"
MENDI MENDIYAN (José María Usandizaga)
"Erromeriako eskena"
AI! EUSKAL LURRA (Pablo Sorozabal)
TXORIA TXORI (Mikel laboa)
BAGA BIGA HIGA (Mikel laboa)
Bakarlaria: Jon Imanol Etxabe
Zuzendaria: Sainz Alfaro
Gainera, ekitaldiaren hasieran ikusle guztiek tokia hartu bitartean, bere bizitza gogora ekarriko duen bideoaren emanaldia egingo da.