Ikasle argentinarrak MONDRAGONen bisitan

60 ikasle inguru, autokaraba hartu eta Europako hainbat erakunde bisitatzen ari dira. Pasa den astean MONDRAGONen izan ziren. Guztiek ingeniaritza ikasketak egin dituzte eta A.V.E.I.T. elkartekoak dira, Asociación Vocacional de Estudiantes e Ingenieros Tecnológicos.
Card image cap
2018/03/21

A.V.E.I.T. (Asociación Vocacional de Estudiantes e Ingenieros Tecnológicos) berez Argentinan kokatzen da eta 1965 urtean sortu zen. Elkarteko kideak ingeniaritza ikasketak bukatu dituzten ikasleek dira, eta helburua da Europa bisitatzea autokarabana erabiliz.

60 ikasle, karrera bukatu ondoren 113 egun pasatzera etorri dira Europara. Pasa den astean goiz batean egon ziren Korporazioan, Esperientzia Kooperatiboa ezagutzeko asmoz eta guretik zuzenean abiatu dira Frantziara, UK, Alemania,,… Orain del 30 urte egin zuen bidai berdina egiten ari dira, nahiz eta orduan MONDRAGON ez zegoen beraien ibilbidean.

A.V.E.I.T.-visita

Enpresa eta erakunde desberdinak bisitatuko dituzte eta guztira 16 mila kilometro egingo dituzte autokarabana hauetan.