Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak bihar egingo du urteko batzarra
2007an jaiotako elkarteak 362 bazkide ditu, horien artean pertsona fisikoak gehienak, baina baita enpresak, unibertsitateak eta bestelakoak.
Elkarteak lau proiektu nagusi ditu esku artean: lehena, Arizmendiarretak sortutako eta bildutako dokumentazioa digitalizatzea, baita Jose Mari Ormaetxeak jasotakoa eta kooperatiba nagusien agiri garrantzitsuenak ere. Horretan dihardute buru-belarri eta orain arte digitalizatutakoak Open Koop MUren liburutegian daude ikusgai.
Bigarren proiektua Arizmendiarrietaran gogoetak eta baloreak jasotzearena da. Baloreak identifikatu eta sailkatzen ari dira, baloreen hiztegia sortuz, eta elkartearen webgunean ikusgai jarriko dituzte.
Jose Mª Larramendi eta Jose Ramon Elorza.
Hirugarrenak, Amestuz deritzonak, gazteekin belaunaldien arteko guneak sortzean datza. Horren harira, maiatzaren 16an Aktion jardunaldiaren bigarren edizioa egingo dute.
Elkarteko arduradunek gogoratu zuten 2015eko apirilean On Jose Mariaren jaiotzaren 100. urteurrena beteko dela eta horren harira ere ekimen gehiago egingo dituztela.
Azkenik, laugarren proiektuak informatu eta eragin nahi du pertsonek enpresatan izan dezaketen parte-hartzean. Horren bidean, Pasuen foroa sortu zuten ASLE kooperatiben federazioarekin, bi aldundirekin eta hiru unibertsitaterekin. Helburu horrekin hainbat lan egiten dihardute eta aurten lege iniziatiba aurkeztuko dute Gasteizko Parlamentuan.
Joxe Azurmendi, On Jose Mariari buruzko aditua
Batzar nagusiaren ostean, ohiko duten moduan, hitzaldi irekia egingo dute 19:00etan. Aurtengo batzarrean Joxe Azurmendi pentsalari eta idazlea gonbidatu dute. Azurmendik ‘El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta’ liburua idatzi zuen 1984an eta Arrasateko kooperatiba mugimenduaren sortzaileari buruz gehien ikertu duen pertsona da.