Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
EROSKIk dio hornidura bermatuta dagoela bere denda guztietan
Mikel Larrea, EROSKIko idazkari orokorrak herritar eta kontsumitzaileen lasaitasuna eskatzen du,eta koronabirusak sortu duen egoera berri honetan azpimarratu nahi du denda guztietan hornidura bermatuta dagoela. "Tinko ari gara lanean denda guztietako hornidura egunetik egunera ziurtatzeko. Momentu jakin batzuetan produkturen bat falta bada ere, hornidura egunero egiten da".
Azken egun hauetan pertsona asko ari da erosketa masiboak egiten eta horrek eragin ditu establezimendu gehienetan jende uholde handiak, kola handiak eta aipatu bezala, produktu zehatz batzuk falta izatea.
Edozein modutan, EROSKIko idazkari orokorrak dio "osasun autoritateekin harremanetan gaude momentu oro, hartu beharreko neurriak ahalik eta azkarren hartzeko. Horregatik, dei egiten diegu kontsumitzaileei, osasun neurriak errespeta daitezen: garbitasun neurriak, pertsonen arteko distantziak...".
Halaber, hornidura bermatuta dagoenez, eta produktuak egunero hornitzen direnez, gogorarazten da "ez dela gomendatzen gehiegizko erosketarik egitea".