TUlankide MONDRAGON

EROSKIk 2.000 kontsumitzaile elkartu ditu Bazkidearen Eguna ospatzeko

2019/06/17

50 urteen ospakizuna dela eta, EROSKI bazkide kontsumitzaileekin ere harremanetan izan da.
EROSKIk 2.000 kontsumitzaile elkartu ditu Bazkidearen Eguna ospatzeko

EROSKIk "Bazkidearen egun handia" ospatu du Bilbon eta Donostian. Topaketa hori irekita egon da kooperatibaren EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako milioi bat Bezero Bazkiderentzat baino gehiagorentzat; horietatik 776.900 baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dira.

Kooperatibak aste honetan egingo duen Batzar Nagusiaren aurretik, EROSKIk beste bilkura batzuk egin ditu egun hauetan Kontsumitzaile Bazkideekin, eta 2.000 lagun inguru azaldu dira. Donostian eta Bilbon izan dira bilkura horiek, eta haietan, Kontsumitzaile Bazkideek bertatik bertara jakin dute joan den urtean zer-nolako eboluzioa izan duten kooperatibak eta haren proiektu nagusiek.

EROSKIren 50. urteurrenaren ospakizuna izan da Batzar Nagusia prestatzeko bi batzordeetako gai nagusia.

Kooperatibako ordezkariak aztertzen aritu dira bi topaketetan urte hauetan nolako eboluzioa izan den erosteko estiloetan, produktuetan eta dendetan. EROSKIren jatorria ere gogorarazi dute —kontsumo kooperatiba txikien batuketa bera— bai eta haren ibilbidea ere, hau da, ekitatean oinarritzen den eta pertsonek osatzen duten proiektu bat, harremanen humanizazioa bilatzen duena eta etengabe gizarte gero eta bidezkoago baten alde egiten duena hala eskubideetan nola aukera berdintasunean.

Denbora honetan, EROSKI beti egon da konektatuta kontsumitzaileekin, gizarteak eboluzionatu ahala haien premiei erantzuteko. Eboluzio horretan, leial eutsi dio bere erro eta jatorri kooperatiboari, eta horrek berak balio izan dio bere xedeak gaurkotzeko, "hau da, herritarren osasuna eta ongizatea hobetzea, eta hori bat etortzea gero eta kontsumo arduratsuago eta iraunkorrago batekin.

Gainera, bertaratu guztiek dirua biltzen lagundu dute bularreko minbiziaren eta minbizi ginekologikoaren ikerketaren alde, Bilboko ACAMBI eta Donostiako Katxalin elkarteentzat.

Gobernu korporatiboa EROSKIn

Kontsumitzaile Bazkideek kooperatibaren bizimoduan parte hartzen dute hiru Batzorde Kontsumeristaren bitartez, zertarako eta kooperatibaren jarduera hobetzeko beren ideiekin eta iradokizunekin.

EROSKIn, gobernu korporatiboa era paritarioan osatzen dute kooperatibako Bazkide Langileek eta Bazkide Kontsumitzaileek.

Hala, bai Batzar Nagusia —komunitate bakoitzeko 250 ordezkarirekin— bai Kontseilu Errektorea —hamabi kidez osatua, modu paritario berberean— demokratikoki aukeratzen dituzte, eta karguak hartzen dituztenek ez dute ordainsaririk jasotzen, gobernu korporatiboaren gainerako organoetako kideek jasotzen ez duten bezalaxe, esan nahi baita Kontseilu Soziala, Kontseilu Kontsumerista, Baliabideen Kontseilua eta Zaintza Kontseilua.

EROSKIn, erabakirik garrantzitsuenak kooperatibaren ordezkaritza foroetan eztabaidatuta hartzen dira, zenbaitetan barne kontsulta zabalak egin eta gero.

Eguraldia
Osteguna 22 Min: 12
Max: 27
Ostirala 23 Min: 10
Max: 34
Larunbata 24 Min: 16
Max: 35
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak