Eroski saritu dute lan arriskuen prebentzioan egindako lanagatik

ORP Occupational Risk Prevention nazioarteko fundazioak eman dio saria, Lan Arriskuen Prebentziorako Nazioarteko Biltzarrean.
Card image cap
2023/05/02

Eroskiren Lan Arriskuen Prebentziorako programa saritu egin du ORP fundazioak. Nazioarteko institutu independente bat da, irabazi asmorik ez duena eta lan munduko bizi kalitatea eta enpresen berrikuntza hobetzeko zereginean aritzen dena.

Epaimahaiak, ORP fundazioko Batzorde Zientifikoko kideek osatuak —zeinak Amerikako, Asiako eta Europako hamar bat unibertsitateren ordezkari baitira—,Eroskiri aitortu dio enpresan eta bere inguruneko gizartean prebentzioaren eta osasunaren kultura sustatzeko egin duen ekarpena, baita erakunde osasungarri modura konprometitu izana ere.

Bilbon banatu zituzten sariak, Guggenheim museoan, eta horrekin, amaiera eman diote Lan Arriskuen Prebentziorako Nazioarteko Biltzarrari, aste honetan Bilboko Euskalduna jauregian egin dutenari. Biltzar hori da lan segurtasunaren eta osasunaren arloan egiten den topaketarik garrantzitsuena nazioartean. Gainera, azken aurrerapenei buruz eztabaidatzeko espazio bat ere izan ohi da, hala nola ergonomia, segurtasuna, higienea, lan arloko medikuntza, formakuntza eta lan arloko psikosoziologia. Eusko Jaurlaritzarekin eta Osalanekin batera antolatu dute aurtengo ekitaldia.

"Sariak aitortu digu gure langileen bizi kalitatea hobetzeko konpromisoa dugula prestakuntza, aholkularitza, jarduerak, programak eta tresna askotarikoak eskainita". Gure langileak zaintzea da osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartuak ditugun hamar konpromisoetako bat", baieztatu du Lan Harremanak, Prebentzioa eta Administrazioa saileko zuzendariak, Gonzalo Fernandez Ibañezek.

EROSKIri aitortza egin diote lan esanguratsua egin duelako enpresan eta bere inguruneko gizartean prebentzioaren eta osasunaren kultura sustatzeko, baita erakunde osasungarri modura erakutsi duen konpromisoagatik ere

Osasuna eta segurtasuna lanean

Eroskik Lan Arriskuen Prebentziorako zerbitzu propioa du, espezializatuta dagoena laneko segurtasunean, higiene industrialean, ergonomian eta psikosoziologia aplikatuan. Oinarritzat ditu Lan Arriskuen Prebentziorako Legea eta lege hori garatzen dituzten Errege Dekretuak eta haien moldaketak.

Era berean, Eroskik baditu osasuna zaintzeko barne nahiz kanpo zerbitzuak ere. Zerbitzuok arduratzen dira errebisio medikoak egiteaz lanpostu batean hasteko, maiztasunez egin beharrekoak postuaren arriskuaren arabera, baja luzeak izan ondoren, obligaziozkoak postu jakinetan, haurdunaldietan eta halaber osasunaren sustapenarekin zerikusia duten jarduketak. Osasuna zaintzeko zerbitzuaz gainera, bazkide langile mutualistek eskura dute Lagun Aroren osagile taldea.

Eroskik urtero antolatzen ditu prestakuntza saioak osasun eta segurtasun arloan. Iaz, 88.000 prestakuntza ordu baino gehiago eman zituen arlo horretan, batez beste 3,2 ordu langileko.

Eroskiko langileek, halaber, arriskuak identifikatzeko eta lan baldintzak hobetzeko zereginetan ere parte hartzen dute, eta proposamenak egiten dizkiete aginte postuei bezala berdin Osasun eta Segurtasun batzordeei eta sozietateko beste ordezkaritza organo batzuei ere. Batzorde horietan, langileek ordezkaritza dute beren prebentzio-delegatuen bidez, eta lantzen dituzten gaien artean daude segurtasunaren eta osasunaren alorrekoak.

"Eroskin, langile guztien segurtasunarekin eta osasunarekin konprometituta gaudenez gero, lan proaktiboa egiten dugu horren alde. Etengabe hobetzen ditugu lan arriskuen prebentziorako neurriak eta laneko osasuna sustatzekoak, nola eta prebentzioa egiaz barneratuta enpresaren kudeaketaren sistema orokorrean", azaldu du Fernandez Ibañezek.

Nazioarteko ORP fundazioa (Occupational Risk Prevention)

ORP fundazioa nazioarteko erakunde independente bat da, irabazi asmorik ez duena. Konprometituta dago lan arloko bizitzarekin, eta enpresen berrikuntza arloa hobetzea bilatzen du. Azterketak sustatzen ditu, bileran egiten, mintegiak antolatzen, udako eskolak, sinposioak, biltzarrak, prestakuntza planak... Horri esker, sektore ekonomiko askotarikoei bultzada ematen die, eta enpresa ehunaren produktibitatea eta lehikortasuna hobetzen ditu, baita laneko bizitzaren kalitatea ere. Fundazioak helburu nagusitzat jarri zuen berrikuntza bultzatzea, orientazioan zerbitzu integralak ematea eta ezagutza zabaltzeko zerbitzuak sustatzea, lan-, ekonomia- eta gizarte-arloan.

Banaketa komertziala