Irakurriena
- 1. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 2. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 3. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 4. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 5. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 6. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
EROSKI-k elkartasun kanpaina bat abiatu du UNICEF-ekin haurrak babesteko
EROSKIk martxan jarri du laugarren urtez Elkartasun Izarraren kanpaina EROSKI Fundazioaren kolaborazioarekin eta UNICEFen Espainiako Batzordearenarekin (NBEk haurrentzat duen Agentzia da UNICEF). Ekimen hori indarrean egongo da gaurtik urtarrilaren 9ra arte, eta kontsumitzaileek bi eurotxotan eskuratu ahalko dute EROSKIk Eguberrietarako ateratzen duen Elkartasun Izar apaingarria; supermerkatu eta hipermerkatu sare osoko ordainlekuetan egongo da, baita on line supermerkatuan ere.
EROSKIren Bezero Bazkideek erabakia dute zein izango den Eguberrietako elkartasun kanpainaren onuraduna, botoa on line emanda www.eroski.es webgunean. Haurrei laguntzea hautatu dute, eta laguntza hori UNICEFen Espainiako Batzordeak bideratuko du. EROSKI Fundazioak ere bildu denaren zati bat hartuko du kausa horri laguntzeko.
314.000 euro bildu dira aurreko urteetan
Elkartasun Izarraren kanpaina, sorburuan, EROSKIko langile baten tradiziotik dator: hark ohitura izaten zuen Eguberrietako apaingarrietan urteko bizipenik onenak idazteko. Aurreko bi aldietan, kooperatibak eta bezeroek 314.000 euro baino gehiago bildu zituzten Eguberrietako elkartasun apaingarri horiek salduta eta EROSKIren dohaintza gehigarria batuta.
"Gure bezeroak animatu nahi ditugu tradizio honekin bat egitera eta Eguberri hauetan ospatzeko dauden alderdi on guztiak izarretan idaztera. Bakoitzak bere kolorerik gustukoenak aukera ditzake; konbinazio ugari sortu izar bakarrean, eta premiarik handiena dutenen Eguberriak koloreztatu", azaldu du EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.