TUlankide MONDRAGON

Enpresarean azoka urriaren 22an ospatuko da

2020/10/07

Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Horixe izango da aurtengo Enpresarean Azokan jorratuko den gaia, Orona Ideon. Horrez gain, Arin-arin ekintzaileen lehiaketan parte hartzeko epea ere irekita dago.
Enpresarean azoka urriaren 22an ospatuko da

Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak enpresa batzordeak egindako proposamen batetik sortu da aurtengo gaia. Enpresa hauen iritziz administrazioak eta enpresak Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzen hasi dira, Nazio Batuen Erakundeak abian duen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren baitan. Marko horrek 17 helburu definitu ditu, mundua hobetzeko, baina hizkuntza aniztasuna ez da modu esplizituan aipatzen. Hala ere, hor dago nolabait…

Izan ere, berezko lekua eskaini beharko litzaioke hizkuntzari Garapen Iraunkorrerako Helburuen artean eta olatua baliatu beharko litzateke lanketa eta proposamen bat egiteko, erantzukizun linguistikoa enpresen gizarte-erantzukizunaren parte baita.

Hala, gai hori aintzat hartuta, hiru zutabe izango ditu jardunaldiak: Jasangarritasuna; Hizkuntza; eta Inklusibitatea eta hazkunde ekonomikoa.

Egitaraua

Egitarauan hainbat enpresa, elkarte eta erakundetako kideek parte hartuko dute. Sarrera-hitzaldia Orkestrako Usue Lorenzek egingo du, Ez utzi inor atzean izenburupean.

Ondoren, bi solasaldi eta esperientzia-truke bat izango ditugu, arlo ezberdinetako ordezkariekin: EHU, MONDRAGON Korporazioa, Eusko Jaurlaritza, Oxfam Intermon, Ingeteam Group, Sutargi, Eredu Koop., Akaba, Oiarso Bexen, Laboral Kutxa, Atzegi, Agirre Lehendakari Center, Fagor eta Mutualia.

Amaitzeko, aurreko edizioetan bezala, aurten ere Arin-arin saioa izango da: parte-hartzaileek Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioarekin lotutako proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

 

Egitarau zehatza hauxe da:

[08:30-09:00] - Harrera eta dokumentazio-banaketa

 

[09:00-09:15] - Aurkezpena

Aurkezlea: Anabel Arraiza.

Aurkezpen instituzionala: Markel Olano (GFA diputatu nagusia)/ Imanol Lasa (Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua), Xabier Lertxundi (Hernaniko alkatea), Rober Gutiérrez (Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria).

 

[09:20-10:00] - Sarrera-hitzaldia eta gaiaren kokapena

Hizlaria: Usue Lorenz (Orkestra): Ez utzi inor atzean

Agenda 2030ari ekarpena: iraunkortasuna eta hazkunde ekonomikoa; hizkuntza aniztasuna; eta inklusioa.

[10:00-11:00] - SOLASALDIA: IRAUNKORTASUNA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA?

Zein da iraunkortasunaren irizpidea negozio-estrategian txertatzeko bidea? Hazkunde ekonomikoa eta iraunkortasuna bateragarriak al dira?

Dinamizatzailea:  Eguzki Urteaga. (EHU - Soziologia Graduko irakaslea) (Eusko Ikaskuntza - Eusko Ikaskuntza Iparraldeko Presidentea.)

Hizlariak:

[11:00-12:00] -ESPERIENTZIA-TRUKEA

Inklusibitatea lantzen ari diren enpresak eredu.

Dinamizatzailea: Anabel Arraiza

Hizlariak:

[12:00-13:00] - SOLASALDIA: HIZKUNTZA ANIZTASUNA ETA GARAPEN IRAUNKOR GLOBALA.

Hizkuntza aniztasunaren kuadeaketan Administrazioak eta enpresek duten erantzunkizuna, hizkuntza gutxitu bat tartean dagoenean. Zein da jardunbide egokia?

Dinamizatzailea: Leire Cancio. (Agirre Lehendakari Center - Proiektu arduraduna)

Hizlariak:

 

 

[13:00-13:30] - ARIN-ARIN aurkezpena, Ekintzaileon Txanpa.

GFAren Sustapen ekonomikoko sailarekin elkarlanean. 

 

 

 

Eguraldia
Osteguna 29 Min: 7
Max: 21
Ostirala 30 Min: 8
Max: 23
Larunbata 31 Min: 10
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak