Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Enpresagintza Fakultateko 95 ikaslek diplomak jaso dituzte
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak titulu akademikoak banatuko dizkie, Oñatiko campuseko 95 graduduni. Zehazki, Enpresen Zuzendaritzako eta Administrazioko lizentziaturako XIV. promozioko 38 ikaslek –20 neskak dira eta 18 mutilak– eta Enpresen Zuzendaritzako eta Administrazioko graduko I. promozioko 31 ikaslek –horietatik 23 neskak– jasoko dituzte diplomak. Era berean, aurreko urtean Enpresen Zuzendaritzako MBA masterra egin duten 26 ikaslek ere jasoko dute diploma. Promozio horretan, 15 neska eta 11 mutil zeuden.
Diploma-banaketa pasa den maiatzaren 17an egin zen, Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko campuseko Areto Nagusian.
Ekitaldia, Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik ireki zuen eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Iosu Zabalak itxi.
Ekitaldi akademikoan, bertaratuek ‘Tierra’ hitzaldian hartu ahal izan zuten. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko coachingaren eta lidergoaren areako arduradun Juan Felix Garciak eskaini zuen.