TUlankide MONDRAGON

ELKAR-LAN elkarteak 138 kooperatiben sorrera bultzatu zuen 2017an

2018/04/02

Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak oraintsu aurkeztu dira 2017ko datuak eta horien arabera 138 kooperatiben sorrera bultzatu zen eta gainera beste 52 ekintzaile-talderekin egin zen lana.
ELKAR-LAN elkarteak 138 kooperatiben sorrera bultzatu zuen 2017an
ELKAR-LANek 2017an eraturiko 138 kooperatibetatik, motaren arabera, gehienak, 130, Lan Elkartukoak izan dira, 6 Etxebizitzatakoak, 1 Kontsumokoa eta 1 bigarren mailakoa.

Jarduera-sektoreei dagokienez, erdiak baino gehiago, 48 zehazki, zerbitzuen sektorean sortu dira; 25 Eraikuntzan; 18 Merkataritzan; 9 Ostalaritzan; 6 Etxebizitzan; 4 Arte grafikoetan; 4 Hezkuntzan; 4 Garraioan; 3 Automobilgintzan; 3 Elektriko-elektronikoan; 3 Energian; 3 Telekomunikazioetan; 2 Elikaduran; 2 Ehungintzan; 1 Artisautzan; 1 Altzariak eta zuran; 1 Galdaragintzan; 1 Metal-mekanikoan.

Zerbitzu sektorearen barruan askotariko jardueretan sortu dira kooperatibak, eta aipagarriak hauek: Informatikoak (8), Sozialak (7), Arkitektura (5), Aholkularitza (5), Komunikazioa (4), Kultura (3), Formakuntza (3), Turismoa (2) eta Kooperatiba batekin Arkeologia, Dekorazioa, Ingeniaritza, Linguistikoak, Teknologikoak eta Vending.

Lurralde Historikoen arabera, %56 inguru Bizkaian sortu dira, zehazki 78. Gainera, 48 Gipuzkoan eta 12 Araban. 138 Kooperatiba horietan 464 enplegu daude, hau da, batez beste 3,36 enplegu berri zeuden kooperatiba berri bakoitzeko eratu diren unean.

Bestalde, Javier Sanz, ELKAR-LANeko zuzendariak, ELKAR-LANek, Kooperatiben Enpresa Ekimenen Behatoki gisa, egin duen hamabigarren txostenaren alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ditu; ardura horren arabera, ELKAR-LANek aholku eman die Euskal Autonomía Erkidegoko Herri Administrazioei eta beharrezko argibideak eskaintzen dizkie politika publikorik egokienak ezar ditzaten Euskadin kooperatibismoa sustatu eta garatzeko.

Aurkeztu den txostenean hainbat datu aipatzen dira. Besteak beste hauek:

  • ELKAR-LAN sortu zenetik (2002ko abendua) 1.306 enpresa kooperatiboen eraketa sustatu du.
  • ELKAR-LANek eraturiko Kooperatiben ‘hilkortasun’-tasa oso txikia da, %5,71koa bakarrik, ELKAR-LANek 2017ra arte sustaturiko 1.306 kooperatibetatik 55 likidatu eta 36 desegin baitira bakarrik, baina aktibo ez dauden kooperatibak 193 dira (likidaturiko 26ak eta desegindako 32ak hemen ez daude sartuta) eta horrek % 21,75ko hilkortasun-tasa suposatuko luke.
  • Enpresa-ekinbide gehienak zerbitzu-sektorekoak dira. Industria- eta nekazaritza-jarduerak oso urriak dira.
  • Ekintzailearen profila EAEn: emakumeak (%34) eta gizonak (%66), 25 eta 54 urte artekoak eta goi- edo erdi-mailako ikasketak dituzte.

 

Eguraldia
Asteartea 17 Min: 15
Max: 27
Asteazkena 18 Min: 17
Max: 30
Osteguna 19 Min: 18
Max: 28
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak