Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Ekainaren 14an amaituko da Kooperatibagintzaren lehenengo Topaketan izen-emateko epea
Kooperatibagintzan lehenengo Topaketan Chirstian Felber ekonomilari austriarrak parte hartuko du. Ferber 'Economía del bien común' deritzonaren sustatzailea da. Ekonomia eredu berri baterako proposamenaren bultzatzaile nagusia eta antolatzaileen esanetan "eredu berriaz arituko da Garaia berrikuntza gunean". Gainera, Lanki Ikertegiko Ainara Udaondok sarrerako hitzaldia egingo du eta MONDRAGON Korporazioko Gestio Sozialeko Zigor Ezpeleta "Identitate Korporatiboa: Mondragon Taldearen ildo estrategikoak" izenburupean arituko da.
Jardunaldia goizeko 9etan hasiko da eta arratsaldeko ordu biak arte luzatuko da. Aipatu hitzaldiez gain, talde dinamika bat ere izango da, "Nola indartu kooperatiba izaera?' galderari erantzuten saiatuko dira parte-hartzaileak.
Ekainaren 14an itxiko da izena emateko epea
Ekitaldiari amaiera emateko 'kooperatibagintzan aditu tituluko' 4.edizioaren diploma banaketa egingo da. Jardunaldian parte hartzeko inskribatzea ezinbestekoa da. Izen ematea telefonoz zein posta elektronikoz egin ahal izango dute: 943 71 41 57 telefonoan eta harrera.huhezi@mondragon.edu helbidean. Izen emate epea ekainaren 14an itxiko da, aste honetako ostiralean.
