Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
EIKAko poloniarrek Korrikarekin bat egin dute
Bizkaiko EIKA kooperatibak Poloniako Wroclaw hirian duen lantokiko langileek bat egin dute Korrikaren hogeigarren edizioarekin. Bideo dibertigarria grabatu eta argitaratu dute.
Helsinki, Wroclaw, Erroma, Madril, Bartzelona, Berlin, Belfast... Europa guztiko hiriburuetan Korrikaren hogeigarren edizioak isla izan du. Asko eta asko izan dira mundu guztian kalera irten diren euskaldun eta euskalzaleak, eta egunotan, lekukoa eskutan, Korrikari babesa erakutsi diotenak. Kooperatiben arloan eta MONDRAGON taldearen baitako zenbaitetan, Korrikak ere izan du oihartzuna eta EIKAk Poloniako Wroclaw hirian duen lantokiko langileen adibidea da horietako bat. Giro hotzari aurre egin eta Korrika aritu dira lantoki inguruan eta hiriaren bihotzean.