Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Eikako langileen %68k eman du izena aurtengo Euskaraldian
Duela bi urteko datuekin alderatuz 60 lagun gehiagok eman dute izena.
Aurtengo Euskaraldiak harrera beroa izan du EIKAn. Osasun larrialdiak eraginda, garai zailak bizi izaten egon arren EIKAk euskararen aldeko apustua berretsi du.
Ariguneei dagokienez, 57 arigunek (bulegoko taldeak, organoak, sekzioetako txandak…) eman dute izena.
Eta norbanakoei dagokionez, 352 langilek (langileen %68) eman dute izena Euskaraldian, horietatik 317k (%90) ahobizi rola eta 35 lagunek (%10) belarriprest rola aukeratu dutelarik.
Duela bi urteko datuekin alderatuz, 2018an baino 60 lagun gehiagok eman dute izena aurtengo euskaraldian.