Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Efizientzia energetikoak hitzordua du Bilbon
Eusko Jaurlaritzako eta Diputazioko ordezkariez gain, Paul Verhoef, Energia Berri eta Berritzaileen Europako Komisarioa, eta Carlo M. Bartollini, Stirling Internationaleko Presidentea ere bertaratuko dira. Mundu akademiko, zientifiko eta industrialetik datozen pertsona ugari ere bertan izango da.
Aeroespaziala bezain exigenteak diren sektoreetan aurki dezakegu gaur egun Stirling teknologia, NASA eta alor militarreko aplikazioetan
Kongresua Mondragon Compenentesek eta Centro Stirlingek antolatzen dute; azken hau, etxera begirako energia sorkuntza eta honen erabilera efizientera bideraturiko produktuen garapen eta ikerketarako bikaintasunezko euskal zentroa da. Bi entitateak MONDRAGON korporazioan daude integratuta.
30 herrialdetako 80 aditu
Centro Stirlingeko Zuzendari den Javier Arancetaren hitzetan, “hiru egun hauetan zehar gurekin izango ditugu 5 kontinenteetako 30 herrialde desberdinetatik etorritako 80 hizlari baino gehiago”. Ekitaldian gai desberdinak landuko dira, izan biomasa, biogasa, geotermia, solarra, kogenerazioa bezalako aplikazio berriztagarriak; izan, hozte-sistemak, edota bero-ponpak, termodinamika… Gaur egun, energia garbiago eta eraginkorragoak eskuragarri izateko beharrak bultzada berria eman dio eskala txikian sorturiko energia banaketa kontzeptuari. Horrela, kanpo konbustioaren inguruan dauden teknologiak eta Stirling teknologiak dimentsio berria irabazi dute.
Jarduera programa zabala izango dugu Kongresuan, eta bertaratutako enpresa nahiz entitateentzat aukera “paregabea” izango da mundu mailako profesional eta erakunde espezializatuen arteko ezagutza teknikoa elkartrukatzeko.
Aeroespaziala bezain exigenteak diren sektoreetan aurki dezakegu gaur egun Stirling teknologia, NASA eta alor militarreko aplikazioetan, besteak beste. Kongresu hau bezalako ekitaldien helburua izan ohi da teknologia hauek gertuagokoak zaizkigun aplikazioetara hurbiltzea, kontsumo edo industria merkatuak kasu.

