Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez Zabaletak ordezkatuko du Iñigo Ucín MONDRAGONeko lehendakaritzan, 2024ko abuztuaren 1etik aurrera
- 2. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 3. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 4. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 5. Finantza Foroa 2023
- 6. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 7. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 8. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 9. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 10. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
Danobat-Overbeck doitasun handiko artezteko makina berria torloju eta erreminta-etxeak mekanizatzeko

Artezteko makina hau Herborneneko (Alemania) instalazioetan diseinatu da, eta 1.300 mmko luzera ere duten piezekin erabili daiteke (luzetarako OD/ID maximoa 280 mm-koa izanik). Horrez gain, 400 mm-ko diametroak artezten uzten ditu, 350 Kg ere dituen piezetan.
Barrualdeak eta kanpoaldeak artezteko makina zilindrikoak kalitate estandarrik handienarekin garatzen 90 urte baino gehiago ibilbidea duen Danobat-Overbeckek ekipamendu berri honen zerbitzura jarri du bere esperientzia, eta emaitza bibrazioak ezin hobe moteltzen dituen makina bat izan da. Bere granito naturalezko bankadari esker eta burua eta X/Z ardatzak hozteko duen sistemari esker egonkortasun termiko bikaina du.
Gainera, ekipamenduak doitasun handia eskaintzen du, X eta Z ardatzetan motor linealen teknologia erabilita, bai eta ahalik eta egonkortasunik handiena ere, bai estatikoa bai dinamikoa, luzera handiko gidak baititu aurrez kargatutako errodadurako irristailuak bideratzeko.
Artezteko makinak erregela lineal absolutuen bidez posizionatzeko sistema du, eta piezaren buruan integratuta duen motor batek eragiten du (C0 ardatza). Horrez gain, aurrez kargatutako doitasunezko errodamenduak eta minutuko 0 eta 1.000 bira arteko abiadura doitzeko sistema ere baditu.
Ekipamenduak, halaber, hauek ditu: pieza buru bat, doitasun handiko oinarri birakari baten gainean muntatuta (B ardatza); erreminta dorre birakari bat, zeinak 4 torloju ere gehitu ditzakeen, egokitzeko ahalmen handiagoa izateko; eragintza zuzena, motor-momentuaren bitartez; eta 0,0001eko bereizmen handiko kodegailu batekin neurtzeko sistema bat.
Horrez gain, Siemens Sinumerik 840D sl Safety Integrated kontrolez hornituta dago, eta Windowsen oinarritutako softwarea du, pieza erreferentzia azkar eta erraz aldatzeko.
Makinak diseinu modularra du, zeinaren bitartez bezero bakoitzak bere premia espezifikoetara eta indibidualizatuetara moldatu baitezake makina, eta horrez gain, artezteko torloju, diamantatze konfigurazio, pieza lotzeko sistema, eta neurketarako tresna aukera bat baino gehiago ditu, bai eta neurekta zikloak pertsonalizatzeko aukera ere, besteak beste.
Seco EPBrekiko lankidetza
Duela gutxi, Danobat-Overbeck Seco EPB marka frantziarrarekin aritu izan da elkarlanean. Enpresa frantziarra ebaketa tresna eta erreminta etxeen fabrikatzaile nagusietako bat da nazioartean.
Frantziako enpresak doitasun handiko ekipamenduak fabrikatzen ditu, esaterako, HSK erreminta-etxea, eta horretarako ID-400 L artezteko makinaz baliatzen da; halere, DANOBAT-OVERBECKen modelo hau artezketa ez zilindrikoetarako ere erabiltzen da; beraz, Secok fabrikatzen dituen beste aplikazio batzuk ere erraz egin daitezke artezteko makina horrekin, esaterako, Capto modeloa.
Zehazki, artezketa ez zilindrikoetarako, piezaren buruak (C0 ardatza) bereizmen handiko kodegailu bat dauka, zeinak 3 ardatz (C0, X eta Z ardatzak) interpolatzen uzten duen.
ID-400 L makinak W ardatz bat ere badu, erabat zurruna den unitate birakari baten gainean muntatuta. Ardatz horri esker, Alemanian makinak fabrikatzen diren plantan bertan fabrikatutako lunetekin pieza luzeak mekanizatu daitezke.
Ekipamendu honek, halaber, konoak artezten uzten du, B0 ardatzaren biraketari esker; izan ere, biraketa horrekin pieza konikoak arteztu daitezke, harri zilindrikoak eta estandarrak erabilita, harri koniko profilatuak erabili beharrik eduki gabe.