Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Argitalpen amerikar ospetsu baten arabera, Copreciren osagaiek ontzi garbigailu onenak hornitzen dituzte
Consumer Reports argitalpen estatubatuar ospetsu eta independentea da. 1936tik, kontsumitzaileentzat egiten du lan, produktuen ebaluazio eta kalifikazio inpartzialak eginez eta horien ikerketan murgilduz. Aipatu aldizkariaren arabera, Coprecik ekoizten dituen osagaiek 12 ontzi garbigailu onenetatik hamar hornitzen dituzte.
2015eko apirilean atera duten azken zenbakian BOSCH Ascenta SHX3AR ontzi garbigailu modeloa kontsumitzaile estatubatuarrentzat erosketa aukera onena dela adierazten da.
Batez ere, prezio-kalitateak eskaintzen duenagatik eta garbiketa/ur erabilera zikloa 90 min/6 gal aintzat hartzen da. Gainera, modelo hau ontzi garbigailu isilenetarikoa izendatu dute, eta bereziki eraginkorra dela ere azpimarratu dute.
Ezaugarri horiek Copreciko BLP3 bonbek eransten diote garbigailuari, zarata baxukoak direlako eta uraren eta energiaren erabileran oso eraginkorrak direlako. Halaber, hoberen kalifikatuta dauden 12 garbigailuetatik 10ek, Copreciren osagaiak daramatzate.