Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Konfekoop Lanbideren Administrazio Kontseiluaren kide izango da
Confebask-ek eta Konfekoop-ek aspaldi ekin zieten elkarrizketei eta gaur sinatu dute akordioa. Horri esker, kooperatiben konfederazioak Lanbideren Administrazio Kontseiluan hartuko du parte. Gainera, Enpleguaren Euskal Lege onartu berriak sustatu egiten du testuinguru berria, Konfekoopekin lankidetza-akordio bat sinatzeko helburua aurreikusten baitu, erakundeak Lanbideren Administrazio Kontseiluan parte hartzea ahalbidetzeko. Confebask eta Konfekoop pozik agertu dira akordio hori dela eta.
Bi erakundeen arteko akordio historiko bat da; izan ere, horren bidez, Konfekoopek Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan hartu ahal izango baitu parte azkenean, hain zuzen ere Euskadiko enplegu-politikak kudeatzen dituen erakundean.
Herri-akordio bat da, Euskadiko enplegu-politika aktiboak eta enpresa guztien lehiakortasuna —kooperatibena ere bai— hobetzen lagunduko duena.
Iraunkorra izateko asmoa duen akordio bat da, bi erakunde sinatzaileen esperientzia, ezagutza eta ibilbidea bateratzeko aukera emango duena, Euskadi lurralde erakargarriagoa, oparoagoa, lehiakorragoa eta kohesionatuagoa izan dadin.
Lanbideren Administrazio Kontseiluko kideak berritu ondoren jarriko da indarrean akordioa —berritze-prozesua abian da dagoeneko—, eta erakundeko egungo hiruko ordezkaritza parekidea errespetatuko Se du, Enpleguaren Euskal Legeak aurreikusten duen bezala.