TUlankide MONDRAGON

Euskal kooperatibismoaren Denon Artean saria

2018/07/04

Gaur banatuko da lehenengo aldiz “Euskal Kooperatibismoaren Denon Artean saria”, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den ekitaldian. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariaren, Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuaren eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearen parte-hartzearekin.
Euskal kooperatibismoaren Denon Artean saria

Lehenengo edizioan, lehen “in memoriam” sariduna On Jose Maria Arizmendiarrieta izango da, Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sustatzaile izan zena. Mondragoeko esperientzia kooperatiboa iragan mendeko 60ko hamarrekoan sortu zen eta, 60 urte geroago, mundu osoan parekorik ez duen errealitate ekonomiko eta sozial indartsu bat da.

Ekonomiaren eta enpresagintzaren ikuspegitik, 80.000 langile baino gehiago, 11.000 milioi eurotik gorako fakturazioa eta urtean 450 milioi euroko inbertsio-bolumena dauka. Zalantzarik gabe, etorkizun itxaropentsua du aurretik, batez ere berrikuntzan eta nazioartekotzean oinarrituta, dagoeneko bere fakturazioaren %70 izatera
heldu dena.

Lehenengo edizioan, lehen “in memoriam” sariduna On Jose Maria Arizmendiarrieta izango da

Alderdi sozialari begiratuta, aldiz, garapen-maila handi hori printzipio eta balio kooperatiboak oinarri hartuta lortu dela nabarmendu behar da, non elkartasuna, interkooperazioa eta demokrazia diren Arizmendiarrietak sustatutako Mondragon ereduaren funtsezko hiru ardatz nagusiak.
Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak (NAKek) eta Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) urtero uztaileko lehenengo
larunbatean ospatzen duten Kooperatiben 96. Nazioarteko Egunaren barruan emango da Euskal Kooperatibismoaren Denon Artean saria.

NAK mundu osoko 1.200 milioi bazkide kooperatibisten eta 2,6 milioi kooperatibistaren ordezkaria da. “Gizarte iraunkorrak, kooperazioaren bidez” goiburupean, Kooperatiben 96. Nazioarteko Egunean, Kooperatibek gizarte iraunkor eta erresilienteak sortzen egiten duten lan handia ekarriko da gogora. 

Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak (Maria Rosa Lavínek) eta EKGK Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidenteak (Javier Goienetxeak) ideia hori nabarmentzeaz gain, Euskadiko 2.000 kooperatiba inguruen paper hirukoitza zein den azaldu dute: Eragile ekonomikoak diren heinean, enplegurako aukerak, bizitzeko bitartekoak eta diru-sarrerak sortzen dituzte; Era berean, helburu sozialak eta pertsonak ardatz dituzten enpresak diren heinean, berdintasuna eta gizarte-justizia bultzatzen dute; Gainera, erakunde demokratikoak diren heinean, langileek haien enpresetan parte hartzeko eta horiek kontrolatzeko aukera daukate, eta gizartean eta tokiko komunitateetan lidergo-lana egiten dute.

Azken batean, kooperatiben enpresa-eredua aurretik bide luzea duen eredua da, enpresa-garapen eraginkorra ahalbidetzen duten parte-hartze arauetan oinarrituta dagoelako eta justizia sozioekonomikoaren printzipioekin bat datorrelako.

Eguraldia
Asteazkena 11 Min: 6
Max: 10
Osteguna 12 Min: 6
Max: 12
Ostirala 13 Min: 10
Max: 17
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak