Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Bexen Cardiok milioi bat maskarilla eman ditu
Bexen Cardioren negozioa desfibrilagailuak badira ere, azken asteetan beste zeregin batzuetan ere ari dira: krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren materiala ekartzen dihardute.
Gaurko egunez, Bexen Cardiok 1.000.000 maskarilla Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eroskiren esku jartzea lortu du.
“Gure txikitasunean, gizarteari egiten diogun ekarpena da.” Oxel Etxebarria, Bexen Cardioko zuzendariaren hitzak dira hauek; errealitatez betetako hitzak. Izan ere, gaur egun bizitzen ari garen krisi honetan, non, osasun arlora zuzendutako materialaren eskaera hain handia den eta material hauen inportazioak duten zailtasuna gehituz, 35 langilez osatutako kooperatiba honentzat lorpen handia izan da operazio honek aurrera egitea.
Bexen Cardiok, maskarillak Txinan duen bertako bazkideari esker lortu ditu eta Euskadira ekartzeko inportazio lanetan ATEGIrekin elkarlanean aritu da.
Bukatzeko, Bexen Cardio osatzen duten kideek ozen adierazi nahi dute beraien animo eta miresmena Osasun Arloko langileei eta lehenengo lerroan borrokan ari diren guztiei.