Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Betiko helburua, estilo berritua
Errealitateari eta pertsonei lotutako edukiekin audientziaren interesei erantzuten jarraitu nahi du TU Lankidek etorkizunean ere. Apustua ez da edonolakoa eta paperezko edizioak jauzi kualitatiboa egin du. Giza faktoreekin zerikusia duten edukiak, kooperatibetako pertsonekin zerikusia dutenak, fokoa Korporazioaren eraikuntza partekatuan jartzen dutenak, argazki dotoreez hornitutakoak… aldizkariaren oinarri bilakatuko dira, beti ere iritzia eta hausnarketarako tarteari bizkarrik eman gabe… Halaxe dator TU Lankide zaharberritua. Etapa berriari ekingo dio, edukietan zein itxuran erakargarriago.
Errealitateari eta pertsonei lotutako edukiekin audientziaren interesei erantzuten jarraitu nahi du TU Lankidek etorkizunean ere. Apustua ez da edonolakoa eta paperezko edizioak jauzi kualitatiboa egin du
Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa
Gogoratu behar da TU Lankideren paperezko edizioa hiru hilean behin argitaratzen dela 2013ko urtarrila ezkero – 52 urtez hilabetero argitaratzen egon ostean –, eta 2010az geroztik bertsio digital batekin batera (www.tulankide.com) bizi dela. Bi euskarriak, fisikoa eta digitala, elkarrekin bizi dira ordutik, argitalpenaren helburuak indartzeko: gure taldearen kultura kooperatiboa zabaltzea eta gure kooperatiben gaurkotasunari buruzko informazioa ematea.
Eduki-aldaketa nagusiak
- Irakurgarriagoa: testuen kalitatea hobetzeko ahalegina egin da, bai idazketan, bai sormenean.
- Erreportaje gehiago, hainbat alderdiri buruzkoak, eta aipamen berezia egiten zaio En portada atalari, zenbaki bakoitzean gai sakon bat jorratzen baitu.
- Elkarrizketa gehiago, gaurkotasuneko pertsonaiekin eta formatu pausatuagoan.
- Iritzi gehiago, zutabegile gehiagorekin.
- Aisialdia, aisialdi-proposamenekin, baita denbora-pasekin ere.
- Hiru hizkuntza-bertsio: inprimatua, elebiduna; eta 2 pdf formatuan, euskaraz eta gaztelaniaz.
Diseinu berria
- Modernoagoa, garai berrietara egokitua.
- Bisualagoa eta grafikoagoa: argazki gehiagorekin eta handiagoekin. Irudiak espazioa irabazten du.
- Mantxeta berria.
- Ilustrazio gehiago, aldizkariari estilo propioa emateko.
Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa