Irakurriena
- 1. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 2. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 3. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 4. Finantza Foroa 2023
- 5. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 6. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 7. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 8. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 9. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
- 10. Iraunkortasunaren aldeko apustua indartu du MONDRAGONek
Ausolan Güreik euskal jatetxe taldearen kapitalean sartu da

Güreik jatetxe taldeak Ausolan Taldea batu du bere kapitalean, garapena eta hedapena sustatzeko. Bizkaiko jatorria duen holding gastronomiko honek zortzi marka biltzen ditu (Gürepoke, Güresushi by Sushi Gallery, Gürekoffee, Green Kitxen, Fit & Göxo, Güredenda, Tälo eta Güreburger) eta milioi bat euroko balioa izan du bere lehen finantzaketa errondan. Erronda horretan sartu da Grupo Ausolan bere kapitalean.
Eragiketa honi esker, "bi taldeen arteko merkataritza eta enpresa sinergia berriak ekin ahal izango dira, batez ere prozesuen bikaintasuna eta kontsumo formatu berrien berrikuntza uztartzerakoan", azaldu dute ohar baten bidez.
Ausolanek akzioen %15 eskuratu du, eta Güreik-en hedapena sustatzen saiatuko da, ekoizpen prozesu berrietan berrikuntzaren alde egingo duen empresa eredu bat garatzen, bai azken kontsumitzaileen kanalean (B2C), zein enpresa eta ostalaritza kanalean (B2B); eta, horrez gain, bere elikadura produktu guztiak merkaturatzen hasiko da.
Güreik-ek 2021aren amaieran hasi zuen bere empresa ibilbidea hainbat formatu eta markarekin, baina Gürepoke eta Gürekoffee dira ezagunenak. Gaur egun, taldeak 35 pertsonaz osatutako lantaldea du, eta ekitaldi honen amaieran 45era arte handitzea espero da. Bizkaian zazpi lokal ditu irekita, baina datozen hiru urteetarako egutegian Euskadiko beste toki batzuetan zein Madrilen eta Bartzelonan ere lokalak irekitzea aurreikusita dago.
Sukaldaritza formatu berria
Güreik-en hazkunderako estrategietako bat ‘market’ formatuan oinarrituta dago. Europako hiri nagusietan nahiko hedatuta dagoena. Horregatik, Güreik-en hurrengo lokalek gune berean beren marka eta produktu guztiak -pokeak, kafea, sushia, hanburgesak, taloak, gehigarririk gabe aurrez prestatutako platerak, gozokiak eta postreak- batuko dituzte. Horiek guztiak sukaldaritza osasungarriaren filosofian oinarrituta eta hurbileko produktuekin (zero kilometrokoak edo trazabilitate frogagarria dutenak) eta publiko guztietarako; izan ere, menuetan elikagai beganoak, begetarianoak, glutenik gabekoak edo azukrerik gabekoak dituzte.