TUlankide MONDRAGON

First Lego Leaguek marka guztiak hautsiko ditu aurten

2018/12/13

Aurreko edizioetako marka guztiak hautsiko ditu aurten Innobasquek. Guztira, 44 eskola zein ikastetxetako 1.500 parte hartzaile izango ditu First Lego Leagueren hamargarren edizioak. Finala Gasteizko Europa Jauregian jokatuko da, otsailaren 16an.
First Lego Leaguek marka guztiak hautsiko ditu aurten

1.500 neska-mutiko eta gazte dagoeneko euren ikastetxe eta eskoletan dihardute lanean, lehiaketa sortzaile, berritzaile eta parte-hartzailetza sustatzaileena prestatzen. First Lego Leagueren 2019ko finala otsailaren 16an jokatuko da Gasteizen. Lanjolastu da antolatzaileek lehiaketaren filosofia definitzeko sortutako hitza eta, eskola zein ikastetxe eta ikastola guztiak hori izaten dute helburu leihaketan. Lan egin bai, baina jolastuz.

Presentación del Torneo FIRST LEGO LEAGUE

Zientzia eta teknologiarekiko gazteen interesa piztea bilatzen du, baita mundu digitaleko gaitasunak garatu eta balioak (aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana) sustatzea ere

Hamargarren edizio honetan 44 ikastetxe, ikastola eta eskola arituko dira nor baino nor. Berrikuntzarekin eta helburu zientifiko-teknologikoarekin erabat lerrotuta dauden zentroak guztiak ere. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoak. Hain justu ere, Estatu osoan egiten diren 31 lehiaketen artean handiena da Euskadikoa. Eta Euskadiko finalean helburu nagusia izango dute guztiek ere, ondo pasatzeaz gain, First Lego League Espainiara sailkatzea. 

First Lego League nazioarteko hezkuntza-programa bat da, kirol-lehiaketaren formatua duena, zientzia eta teknologiarekiko gazteen interesa piztea bilatzen duena, baita mundu digitaleko gaitasunak garatu eta balioak (aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana) sustatzea ere. First Lego League mundu osoko 98 herrialdetan izango da eta 500 mila gazte baino gehiagok parte hartuko dute. 

INTO ORBIT

Edizio honetan, INTO ORBIT erronka tematikoari aurre egin behar diote ikasleek, eta espazioan bizitza errazteko soluziobide berritzaileak proposatu beharko dituzte. Horretarako, espazioan urtebetez bizitzea irudikatu edo imajinatu beharko dute, eta han sortu litezkeen arazoak eta premiak konpontzen saiatu: nola elikatu, zelan sasoian egon eta nola konpondu espazio-ontziaren arazo tekniko bat, edo nola entretenitu, lurrean geratu diren senitartekoekin komunikatu edo han sorturiko zaborra birziklatu. Azken batean, kanpoko espazioan bizirik, osasuntsu eta zoriontsu mantentzen lagundu dezakeen edozein proposamen. 

Innobasqueren apustua

Innobasquek gidatzen eta antolatzen du nazioarteko hezkuntza-programa hau Euskadin; inplementazio-eredu propioa du gazteen trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko zientzian eta teknologian era suspergarri eta dibertigarrian. 

Innobasqueren laguntzaile izango dira First Lego League Euskadin Euskaltel konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, MONDRAGON Korporazioa, Petronor Berrikuntza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Sener eta Azti-Tecnalia. 

 

Eguraldia
Asteazkena 21 Min: 13
Max: 23
Osteguna 22 Min: 13
Max: 22
Ostirala 23 Min: 9
Max: 19
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak