Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Atzerako kontaketa FIRST Lego League Euskadiren 13. ediziorako
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta, hiru egoitzetan ospatuko da txapelketa, eta talde guztiak egoitzetara burbuila-taldeetan joango dira eta publikorik gabe, Eusko Jaurlaritzako osasun eta hezkuntza arloko agintarien jarraibideen arabera.
2022ko edizioan partaideek Cargo Connect erronkari aurre egin beharko diete, garraiobideen konexioa berrasmatuz, eta aurten Explore eta Challenge kategoriak elkartuko dira bertan, lehena 6 eta 9 urte arteko ikasleak batzen dituena, eta bigarrena 10 eta 16 bitartekoentzat. Besteak beste telekomunikazioek garraio-sistemetan duten garrantzia, nola egiten da COVID txertoen elikagaien banaketa konfinamendu garaian edo matematikak eta algoritmoek ibilbideen plangintzan eta edukiontzien optimizazioan duten eragina aztertu beharko dituzte.
Gazteak STEM bilakatzen
Challenge kategorian 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeak beraien proiektu zientifikoak aurkeztu eta LEGO piezez eraikitako robot batekin robot jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egingo diete. Partaideen artean talde bik estatu mailako finalera sailkatzeko txartela eskuratuko dute.
First Lego League 90 herrialdetako 500.000 gazte biltzen dituen nazioarteko torneo bat da. Ekitaldiaren helburua 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean STEM hezkuntza sustatzea da, gaitasun zientifikoak eta teknologikoak bultzatuz.
2019.urtean antolatu zuen lehen aldiz MicroFLL torneoa, eta 2020 urtean lehen torneo ofiziala, FLL Euskadi-MONDRAGON, aurten hirugarrenez antolatuko dena.
Irabazleak ezagutarazteko zuzenekoa
FLL Euskadi-MONDRAGON Euskadi mailako finalaren hiru egoitzetako bat izango da, Deusto-Bilbo eta Donostian izango direnekin batera. Finalak beraien osotasunean goizean izango dira, eta arratsaldean zuzeneko ekitaldi batean palmaresaren irakurketa egingo da, egoitza bakoitzeko irabazleak jakinaraziz.
Talde irabazleak ezagutzeko zuzenean eskainiko da saioa, Innobasqueren Youtubeko kanalaren bidez. Hemen ikusi. |