Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Asier Altunaren 'Zela Trovke' lanak irabazi du Huhezinemako sari nagusia
Jaialdia ostiral arratsaldez burutu zen eta Itziar Atienza eta Sara Cozar aktoreek gidatu zuten ekitaldia. Sail Ofizialeko lan guztiak proiektatu ondoren, zazpigarren edizioko sari banaketa egin zen.
Ostiral arratsaldez egin zen sari banaketa Aretxabaletako Arkupe aretoan. Bertan, finalera iritsi diren film laburrak ikusteko aukera izan zen eta ondoren ekin zitzaion sari banaketari.
VII. edizio honetan Asier Altunaren film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinemako sail ofizialeko sari nagusia, Goiena Saria. Eta epaimahaiaren sari berezia Lander Caballeroren 'A political story' lanak eskuratu du.
Hemen zazpigarren edizioko irabazleak:
Lehiaketa Ofiziala:
- Goiena saria, euskarazko film labur onenari: Zela Trovke (Asier Altuna)
- Epaimahaiaren sari berezia: A political story (Lander Camarero)
- Vertigo saria: Alejandra (Alberto Gastesi)
- Ikusleen saria: Das kind (Manu Gomez)
Ikus-entzunezko Ikasleen lehiaketa:
- MU saria, fikzio onenari: Anonymous (Ainhoa Garcia, Odei Esnaola, Janire Zubizarreta, Andrea Lopetegi, Ander Larrañaga)
- MU saria, dokumental onenari: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)
- Ikusleen saria: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)
- Aipamen berezia: Positibatzea (Amaia Badiola, Itsaso Etxebarria, Itsasne Bermudez, Maite Salaberria, Maria Ayerbe)
Basque Culinary lehiaketa:
- Basque Culinary saria, euskal gastronomia islatzen duenari: Betiko eran (Julene Lopez)
- Ikusleen saria: Tartare (Andrea Lopetegi, Ainhoa Garcia, Amaia Badiola, Jone Albeniz)
