Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Arrakastatsua “Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo” dokumentalaren estreinaldia
“Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo” dokumentala estreinatu zen atzo Arrasaten. Ekitaldiak 400 lagun inguru bildu zituen Amaia Antzokian. Dokumentala lehen aldiz emititu ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek eta hurrengo egunetan Euskal Herriko hiriburuetara zabalduko da.
Arrasateko alkatea den Maria Ubarretxena, Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Ekonomiaren garapena eta Azpiegiturako sailburua, Arantxa Tapia, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal, Lan eta Justizia sailburua, María Jesús San José, Fagorreko fundatzaileak, Alfonso Gorroñogoitia eta José María Ormaetxea, eta Luis Usatorreren alarguna den Pureza Aranzabal ere bertaratu ziren.
Gainera, MONDRAGONeko presidente Iñigo Ucín, EITBko zuzendari Maite Iturbe; Julio Gallastegi, Laboral Kutxako zuzendari nagusia; Agustín Markaide, Eroskiko zuzendaria; Kepa Junkera eta Patxi Zubizarreta, musika eta filmerako egindako abestiaren egilea; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Asociación de Amigos de Arizmendiarrietaren presidentea, Jesús Manuel Sinde; José María Arizmendiarrietaren lehengusina, Jesús María Arizmendiarrieta; Pello Urizar legebiltzarkidea; Javier Retegui, Juan María Otaegui Murua, José Antonio Altuna eta Miguel Lazpiur enpresarioa ere izan ziren.
Estreinaldiaren ondoren, dokumentala Euskal Herrira hedatuko da eta ikusgai egongo da Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian.
Estreinaldiaren ondoren, dokumentala Euskal Herrira hedatuko da eta ikusgai egongo da Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian. Arrasaten, hurrengo ordu hauetan ikusteko aukera egongo da; gaur 19:30 eta 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean.
Bost urteko lana
2013. urtean ekin zion proiektuari Gaizka Urrestik. Dokumentazio sakona burutu zuen eta horrela ia 40 testigantza jaso zituen Jose María Arizmendiarrietarekin erlazio zuzena zutenen ahotik. Euskal Herrian eta Erroman hartu ditu irudiak eta kooperatibagintza esperientziaren sortzailea izan zenaren senitarteko, ikasle eta adituek hartu dute parte. Buruan zuen historia kontatzeko, animazioak, artxibozko irudiak zein bideo laburrak erabili ditu eta Kepa Junkeraren laguntza izan du musikaren alorrean. Horrela bilbotarraren lehen soinu banda izan da zinema munduan.
Arrasate berpiztu zuen apaiza
1915ean Markinan (Bizkaia) jaioa, Jose Maria Arizmendiarrieta apaiz egin eta Arrasateko parrokian hasi zen meza esaten 26 urte zituenean. Arrasaten lan egoerak bereiziki zailak ziren, izan ere, gerra osteko egoera baitzen. Hemen abiarazi zituen, herriko hainbat gazteekin elkarlanean, tokian tokiko mugimendu kooperatibista berreskuratzeko oinarriak.
Argazki bilduma ikusgai hemen
