Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Arizmendi Ikastola onenen artean FLL Euskadin
Atzo jokatu zen FLL Euskadi Deustu, Donostia eta Arrasaten. Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Sustapena eta Mondragon Unibertsitatearen sedeetan. Guztira Challenge kategorian, 10 eta 16 urte, 35 talde aurkeztu dira eta horietatik sei Espainiako finalera joango dira. Honako hauek dira atzo irabazle suertatu zirenak.
35 talde aurkeztu dira eta horietatik sei Espainiako finalera joango dira
Portugaleteko Santa Maria Ikastetxeko Edurobotic Mercurio; Donostiako Axular lizeoko Overclock; eta Sanfitek, Gernikako San Fidel Ikastxetxekoa; hiru talde horiek izan dira puntuazio altuena eskuratu dutenak. Bestalde, berrikuntza proiektu onenen atalean beste hiru talde saritu dituzte: Edurobotic Hermes, Portugaleteko Santa Maria Ikastetxekoa; Markina-Xemeingo Enegear, Berakuz Ikastolakoa; eta Arizmendi Ikastolako Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldea, arrasatearrak. Aipatutako sei taldeek ekainean jokatuko den FLL Espainian izango dira.
Kirola, berrikuntza eta segurtasuna
Kirola, berrikuntza eta segurtasuna izan dira aurtengo First Lego League Euskadiko finaleko protagonistak. Innobasque euskal berrikuntza agentziak sustatzen duen egitasmoak gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoan tinko ari dira sustapen horretan Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea.
Segurtasun neurriak direla eta, sari banaketa ekitaldi birtuala egin zen atzo eta ikasleek, Arizmendi Ikastolakoek, datorren maiatzaren 13an, ostegunean, jasoko dituzte euren trofeoak Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko fakultatean egingo den sari banaketa ekitaldian.