Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Aritz Egea: "nire bizitzaren parte handi bat da kirola”
Azken TU Lankide aldizkariaren kontrazalean argitaratu dugu Ariz Egeari eginiko elkarrizketa.
- Irakaslea, ikertzailea, ... gustuko duzu fazeta hau?
Bai, gai askotan sakontzeko aukera ematen dit, eta irakasle bezala jende gaztearekin hartu emana izatea oso aberasgarria da.
- Irakasle zorrotza zara?
Neurrian, ahalegintzen naiz irakasle izaten eta aldi berean laguna. Beste unibertsitate batzuekin alderatuta, Mondragon Unibertsitateko harremana askoz ere estuagoa dela iruditzen zait, pertsonalagoa, eta ni horretan ahalegintzen naiz.
- Zaletasunez korrika egitea da zure pasioa. Nolatan?
Txikitan futbolean oso traketsa nintzen. Hortaz, erresistentziako kirolean hasi nintzen: atletismoan, txirrindularitzan, triatloian,... eta gero, mendi lasterketetan egin nuen froga eta hementxe aurkitu nuen nire lekua.
- Zein balorazio egiten duzu?
Nire seigarren urtea da mundu honetan. Egia esan, pentsatu baino hobeto joan zait eta euskal selekzioan sartzeko aukera izan dut eta horri esker, mundua ezagutu
- Non ibili zara? Non egin duzu korrika?
Italian askotan egon naiz esate baterako, eta baita Frantzian ere. Munduan haratago, Hong Kong-en ere egon naiz eta egunen batean Estatu Batuetara joatea espero dut.
- Familian ere badago zu bezalako kirol zaleturik?
Aitonak, bere garaian, txirrindularitzarekin harreman oso estua izan zuen, entrenatzaile eta masajista bezala. Baina lasterketetan eta lehiatzen ni naiz lehena.
- Nola uztartzen duzu lana eta kirola?
Lana, kirola eta familia, hirurak uztatzen ditut, nahiz eta ez den oso erraza. Horretarako oso inportantea da bizitza ordenatua eramatea. Eta nirea ordenatua bezain zoroa da! Goizeko 7tatik 4-4.30ak arte lanean egoten naiz, gero entrenatzera joaten naiz eta geratzen den denbora etxekoekin egoteko aprobetxatzen dut, umeekin eta neska lagunarekin.
- Nola entrenatzen duzu?
Normalean korrika egiten dut mendian. Ezkion bizi naiz, beraz, bertan entrenatzen dut gehien bat: Izazpi inguruan. Batzuetan, Udalaitzera ere igotzen naiz lanetik irteten naizenean. Eta ahal dudanean, Pirinio eta Alpeetara joatea ere asko gustatzen zait.
- Uda zein negu, eguzki zein euri, … beti mendian egiten duzu korrikan?
Bai, beti. Ez zait bat ere gustatzen toki itxietan edota gimnasioan entrenatzea.
- Zenbat ordu entrenatzen dituzu astean zehar?
10-12 ordu gutxigorabehera.