Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Ingeniaritza eta arkitektura
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Arabako lehen Ekiola kooperatiba maiatzean hasiko da energia berriztagarria sortzen
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/arabako-lehen-ekiola-maiatzean-hasiko-da-energia-berriztagarria-sortzen/@@images/a7c98049-3982-409b-810d-faedc37b8726.jpeg)
Bisitaldiaren ondoren, lehendakariak "ezinbestekotzat" jo du energia kontsumitzeko ohiturak aldatzea eta energia-eraginkortasunaren aldeko "apustu argia" egitea, baita energia garbia eta berriztagarria sortzearen aldekoa ere, "beste aukerarik ez dagoelako. Ez dugu B planik", ziurtatu du.
Ekiola ekimenari dagokionez, Iñigo Urkulluk adierazi du erronka horrek gizarte osoari eragiten diola. "Gure erantzunak –esan du– lankidetza eta indarrak batzea eskatzen du. Azken batean, inplikazioaz eta erantzukizunak nork bere gain hartzeaz ari gara".
Parkea
Arabako Mendialdeko eguzki-parke fotovoltaikoak dagoeneko egituren % 25 eta eguzki-moduluen heren bat muntatuta ditu, eta maiatzean energia berriztagarria sortzea espero da.
Instalazioak Tellazar industrialdeko lurzati bat hartzen du. 1,5 MWp-ko potentzia izango du, eta 700 bazkide inguru onartu ahal izango ditu kooperatibista-jabe gisa. Kooperatibistek berek zuzendu eta kudeatuko dute kooperatiba, kudeaketa-eredu integratu baten aldeko apustua eginez: beren energia propioa sortzea, mantentzea eta ustiatzea.
Parke honek 969.193 euro jasoko ditu NEXT Generation Europako funtsetatik eguzki-energiako bere “fabrika” eraikitzeko. Horri esker, kooperatibista bihurtzen den etxebizitza bakoitzaren inbertsioa 1.500 euro baino gutxiagokoa izango da, bere energia berriztagarri eta 0 kilometroko energia propioa sortu eta bere kontsumoaren % 100ari erantzuteko. Foru Aldundiak NEXT Generation Europako funtsetara aurkeztutako Ekiola proiektuek ia 3 milioi euro jaso dituzte eguzki-parke fotovoltaikoak martxan jartzeko.
Arabako Mendialdeko Kuadrillako familiak barnean hartzeaz gain, etxeko kontsumo eta premia elektrikoen antzeko kontsumo eta premiak dituzten merkatari txiki, autonomo eta lehen sektoreko ustiategiei helarazi nahi die proiektua Arabako Foru Aldundiak.
Ekiolari buruz
Energia-komunitateak sortzea da ekimenaren helburua, herritarrek berek sortu dezaten beren premiei erantzuteko behar duten energia elektrikoaren % 100. Gainera, kooperatiba berak lege-tresna gisa funtzionatzen du etorkizun energetikoari bere planteamendu propioen arabera aurre egiteko, eta kooperatibako kideek ez dute etxeko beren instalazio elektrikoaren ezer ere aldatu behar izango.
25 urterako funtzionamendu- eta errendimendu-bermea du eguzki-parkearen instalazioak, eta, hori horrela, 50 €/MWh-tik beherako prezio finkoa izango du energiak denbora-epe horretan.
Gaur egun eratuta dauden Ekiolak Ekiola Aiara, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea, Mendialdea eta Landa-eremuko Gasteiz dira Araban, Ekiola Lea-Artibai eta Usansolo-Galdakao Bizkaian, eta Ekiola Donostia, Leintz Bailara, Urretxu, Azpeitia (Ekindar), Zumaia (Egutera) eta Ekiola Elgoibar-Mendaro Gipuzkoan.