Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Apirilaren amaierarako hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoitziko ditu Bexen Medical-ek Espainiako Gobernuarentzat
Gaur astebete, Carlos Asuagak (Bexen Medical-eko zuzendari nagusia) eta Luis Mari Imazek (Mondragon Assemblyko zuzendari nagusia) Mendikamentuen Espainiako Agentziako zuzendariaren deia jaso zuten, eta hark oso eskaera zehatza egin zien: ahalik eta denbora gutxienean, ahalik eta maskara kirurgiko gehien ekoiztea.
MONDRAGONeko bi kooperatibak lanean jarri ziren, biek ala biek euren ezagutzatik; Bexen Medical-ek maskara ekoizpenean duen urtetako esperientziatik eta Mondragon Assemblyk horrelako produktuak egiteko gai diren makinak ekoizteko duen ezagutzatik.
Hala, astebete beranduago, proiektua dagoeneko martxan dago eta helburua ez da edonolakoa: "Apirilaren amaierarako 10 milioi maskara kirurgiko ekoitzi". Helburuak betez gero, Bexen Medical bilakatuko da maskarak ekoizteko Estatuko lantokirik handiena.
Lanpostuen sorrera
Inbertsioa inportantea izan da eta Bexen Medical-ek enplegua sortzeko aukera izango du.Izan ere, makinak euren gaitasunaren %100ean egoterakoan, hiru lan-txandatan, 20 bat lanpostu sortuko dira.