Irakurriena
- 1. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 2. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 3. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 4. Lortek Bilbora hedatu da
- 5. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 6. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
Alex Arrillaga: "Gure ikerkuntza eremua eta gure izena mundu mailan ezagutzera eman dugu"
Zure tesian oinarrituta, Evaluation of injection-molding simulation tools to model the cure kinetics of rubbers deritzon artikulu zientifikoa publikatu dute Journal of Applied Polymer Science aldizkari ospetsuan. Zein eragin izango du horrek zure lanean?
Artikuluan argitaratu dena da tesiaren azken zatia, eta bertan adierazi duguna da nola software komertzial birekin posible den kautxuzko piezen ontze (curado) prozesuaren simulazio bat egitea, eta ahokatze matematikoen bidez lortu dugu aurreikuspen hori prozesu esperimentalaren balioen baliokidea izatea; hau da, simulazioaren iragarpena eta benetan gertatzen dena kalkulatzen dira.
Zein da argitalpenak izango duen hedapena?
Polimeroen alorrean oso ezaguna den aldizkari baten argitaratu izanak ziurtatzen digu ikerlari kopuru handi batengana iristea. Nolabait, informazioa eskura izango dute etorkizuneko ikerketetarako. Bigarren helburu bat gure ikerkuntza eremua, eta gure izena, mundu mailan ezagutaraztea da.
Eta Leartiker-entzat (Lea Artibai Ikastetxearentzat) zein eragin du?
Leartiker-ek bere plan estrategikoaren baitan ikerketa proiektuen garapena jasotzen du, eta ikerketa horren dibulgazioa edo hedapena. Helburu horietara heltzeko pausu bat gehiago da artikuluaren argitalpena eta arestian aipatu bezala gure ikerketa mundura zabaltzea.
"Ikerlariek informazioa eskura izango dute etorkizuneko ikerketetarako. Bigarren helburu bat gure ikerkuntza eremua eta gure izena, mundu mailan ezagutzera ematea da".
Tesiak zer ekar lekioke etorkizunean polimeroen arloari?
Artikuluan zehazten dugun bezala, ikusi dugu posible dela Software konkretu batzuen erabilera kautxuen ontze (curado) prozesua simulatzeko, eta emaitza fidagarriekin. Izan ere, nahiz eta urte asko daramaten, software hauek merkatuan oso erreferentzia gutxitan lortu dute guk lortu dugun prezisioa.
Zeintzuk izango dira zuen taldearen etorkizuneko erronkak?
Ikerketa gaur egunean hiru esparru nagusitan gauzatzen ari da: material berriak (biopolimeroak, nanocompositeak, ….); materialen karakterizazio aurreratuak eta transformazio prozesu aurreratuak. Hiru lerro hauek finkatu eta erreferentzialtasun bat lortzea da etorkizuneko erronka eta horretarako lerro bakoitzari dagokion proiektuak garatuko ditugu.