Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Aldizkariaren hemeroteka kontsultagai tulankide.com-en
Hemeroteka hemen dago kontsultagai: http://www.tulankide.com/es/revista
Jose Maria Arizmendiarrietak sortu zuen aldizkariaren lehen zenbakia 1960ko irailean argitaratu zen, Cooperación izenarekin. Artikulu desberdinak jasotzen zituen “El primera cooperativista”, “El ahorro”... izenekoak. Zazpi orriko boletiña zen, makinaz idatzita, inolako diseinu eta estilorik gabe.
"Cooperación" izen zen aldizkariaren izena, 1964 arte eta orduan hartu zuen deitura berria: T.U. Trabajo y Unión. Urte batzuk beranduago, 1977an, deitura osatu eta TU Lankide deitzera pasatu zen.
TUlankidek izan duen eboluzioa begi bistakoa da. 597 zenbaki publikatu dira 56 urte hauetan, eta bertan bildu dira hainbat erreportaje, albiste, elkarrizketa, kolaborazio, eta abar. Modu berean, aipagarriak dira urte hauetan guztietan aldizkariak izan dituen kolaboratzaile leialak, bakoitzak bere iritzi eta ikuspegi zehatza ekarri digutenak, gai eta esparru desberdinak ikutuz: esperientzia kooperatiboa, hezkuntza, solidaritatea, osasuna, hirugarren adina, ...
Historia luze honetan zenbaki bereziak izan dira, guztion oroimenean geratu direnak eta Esperientzia Kooperatiboak bizi izan duen garapenaren lekuko izan direnak: Arizmendiarrieta hil zeneko alea (1976ko azaroan); euroaren ezarpena; plangintza estrategikoak; zenbaki monografikoak Caja Laboral, Mondragon Unibertsitatea, Lagun-Aro, ... eta beste batzuei eskainitakoak.
Azken finean, dokumentazio fondo zabala osatzen dute, sei hamarkada hauetako eboluzioaren testigu.