TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Innobasquek eta Fagor Etxetresnek lankidetza hitzarmena sinatu dute

2012/02/07

Hitzarmen horren arabera, zerbitzu berria abiarazi dute elikadura, jarduera fisikoa eta emozioak kudeatzeko ohiturak hobetzeko asmoz. Eskola umeei eta 55 eta 70 urte arteko helduei zuzenduta dago.

Gehiago irakurri

Nazioartekotzea MONDRAGONen

2012/02/03

Globalizazioa. Horixe da garai honetako hitza. Globalizazioak goitik behera aldatu baititu ekonomia, ekoizpenen kokapenak, berrikuntzaren guneak eta baita merkatuak ere. Mundu mailako errealitate honetara egokitzeko Nazioartekotzea da ardatz nagusietariko bat. MONDRAGON horretan ari da, eta horretan segituko du datozen urteotan, Josu Ugarteren iritziz.

Gehiago irakurri

Whoopaa, sare sozialen hutsuneak bete nahian

2012/02/01

Ze ahulgune dituzte sare sozialek? Galdera honi erantzun nahian abiatu ziren Herbeheretako Team Academyko gazte ekintzaileak sare sozial osatuago bat sortzen. Eta denborarekin ametsa egi bihurtu da. Horren emaitza da Whoopaa. Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduaren barne sortu da KibberCoop taldea, eta Whoopaa proiektua.

Gehiago irakurri

MU eta IK4-Ikerlanen arteko hitzarmena, ikertzaileek tesiak unibertsitatean egiteko

2012/01/30

Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen artean epe luzerako ikerketa bultzatzea. Horretarako, lankidetza-esparru egonkorra sortuko dute, IK4-Ikerlaneko doktore-tesiak Mondragon Unibertsitatean egin daitezen.

Gehiago irakurri

Bernabé Unda Industria sailburua Fagor Arrasaten

2012/01/25

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Fagor Arrasate kooperatibako instalakuntzak ikusten izan da gaur. Besteak beste, autoen piezak fabrikatzeko prentsa robotizatuen linearen garapen iraultzailea ezagutu du. Wave Line kontzeptua da eta produkzioan %40ra arteko igoera ahalbidetzen du. Egun hauetan, autogintzako ekoizlerik garrantzitsuenen ordezkariek eta erakundeetako kargudunek bisitatuko dute Arrasateko planta. Ia 100 espezialista eta zuzendariren bisita espero dute.

Gehiago irakurri

Langileen familiarteko ugari Fagor Arrasateko ate irekien jardunaldian

2012/01/25

Joan den larunbatean egin zuten Fagor Arrasaten ate irekien jardunaldia. Bazkide-langileen lagun eta familiartekoendako eguna izan zen eta guztira 300 bat lagun bertaratu ziren.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 4 Min: 14
Max: 23
Asteazkena 5 Min: 12
Max: 31
Osteguna 6 Min: 14
Max: 37
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak