TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Euskadiko Kutxak Seguros Lagun Aroren %100 erosi du

2011/12/19

Euskadiko Kutxak Lagun Aro BGAEren partaidetza guztiak erosi ditu, Seguros Lagun Aro SAn eta Seguros Lagun Aro Vida SAn. Bi sozietateek aseguru orokorren eta bizitza-aseguruen negozioa kudeatzen dute, hurrenez hurren. Euskadiko Kutxak, guztira, 65 milioi euro bideratu ditu eragiketara eta, horren ondorioz, sozietateen % 100en kontrola bereganatu du; beraz, Mondragon Korporazioaren Finantza Arloko barne-eragiketa izan da.

Gehiago irakurri

Caja Laboral Baskonia ikustera joateko bi sarreren zozketa

2011/12/16

Caja Laboral Baskonia eta Gescrap Bizkaia Bilbao Basket-en arteko partidua jokatuko da abenduaren 29an Bilbon. Lagun batendako bi sarrera zozketatuko ditugu TUlankide.com-en.

Gehiago irakurri

“Etxebizitzetan eta oro har eraikinetan murriztu egin beharko da energiaren kontsumoa etorkizunean”

2011/12/15

EFFiHEAT izeneko Europa mailako proiektua zuzendu eta koordinatuko du Stirling Zentroak. MONDRAGON Componentes-eko berrikuntza zuzendaria den Javier Arancetarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Gehiago irakurri

Jaurlaritzak antolatutako automozioaren gaineko jardunaldian parte hartu du MUk

2011/12/13

Elgoibarko GLHBI Meka Institutuan Automozioaren gaineko jardunaldiak egin dira aztertzeko sektorearen oraina eta etorkizuna. Eusko Jaurlaritzak eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak antolatutako topaketan enpresa pribatuek eta unibertsitateek ere parte hartu dute. David Garridok hitz egin du MUren izenean, auto elektrikoa aurkeztuz.

Gehiago irakurri

2012ko Gestio Plana MONDRAGONen: ikuspegiak

2011/12/12

MONDRAGON taldeko zuzendariak eta lehendakariak (eskubian) bildu ziren azaroaren 7an eta 14an 2012rako aurreikuspenak aztertzeko. Ez du ematen 2012an panorama asko hobetuko denik, eta beraz, egoera horretara egokitzeko ahaleginak egitea izan zen gomendiorik entzunena.

Gehiago irakurri

Eraikuntza ikasketak on-line egiteko aukera Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan

2011/12/07

Alecop, LKS, Eraikune erakundea eta beste Lanbide Heziketako bi zentrorekin elkarlanean, Eraikuntza ikasketak Internet bidez egiteko aukera eskainiko du Arizmendi Ikastolak.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 13 Min: 14
Max: 25
Asteartea 14 Min: 14
Max: 24
Asteazkena 15 Min: 15
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak